Bukatu da Pourra'2024

Erredakzioa 2024ko uzt. 21a, 19:52

Iosu Zenitagoitiak (Agarretxo taldearekin) irabazi du Gukaren Tourreko aurtengo porra. Beñat Arratibel (Benato) izan da bigarrena, eta Joxino Aramendi (Ion Txipan aurretik baietz) hirugarrena. Beste hamasei taldek ere jasoko dute saria. Sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, 20:00etan, izango da, Gukaren tonbolan (Erdikale, 8).

Gaur, uztailak 21, bukatu da 2024ko Frantziako Tourra, Nizan jokatu duten erlojupekoarekin. Tadej Pogacarrek seigarren etapa garaipena lortu du, aurtengo Tourrean enegarren marka hautsita. Pogacarrek berak irabazi du Tourra, eta gaurko erlojupekoan atzetik izan dituen biek, Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek, osatu dute azken podiuma ere.

Tourra bukatu da eta, horrenbestez baita Gukaren Pourra ere. Iosu Zenitagoitiak (Agarretxo taldearekin) irabazi du Gukaren Tourreko aurtengo porra. Beñat Arratibel (Benato) izan da bigarrena, eta Joxino Aramendi (Ion Txipan aurretik baietz) hirugarrena.

Pourra'2024k 282 apustu izan ditu. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamasei sari ere banatu ditu Gukaren Pourrak aurten. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.692 euro, Agarretxo, Iosu Zenitagoia.
  • 2.goak: 1.128 euro, Benato, Beñat Arratibel.
  • 3.goak: 564 euro, Ion Txipan aurretik baietz, Joxino Aramendi.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Villa Sanztarrak, Nagore Sanz.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Artza, Iñaki Arzallus.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Txober, Julene Frantzesena.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Uxotxo, Uxoa Izagirre.
  • 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Primoz Keixeta, Julen Aranburu.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, Elortxa, Jon Elorza.
  • 69.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Enparan 711, Iñigo Enparan.
  • 100.goak: Erreka Bike-n oparia, Klik 23!, Mikel Bereziartua.
  • 125.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Xarra, Jose A. Aldalur..
  • 140.goak: Igerilekurako bonu bat, Handikaldekue, Andoni Elduaien.
  • 160.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, SF, Arkaitz Aizpurua.
  • 185.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Urrutia 89, Haritz Sudupe.
  • 210.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Pistoye, Koldo Salegi.
  • 236.goak: Igerilekurako bonu bat, Duna Ttiki, Xabier Azpillaga.
  • 250.goak: Ziklos Beniren oparia, Txipillo, Aitor Aramendi.
  • 281.goak: Tiobiboetarako txartelak, 3 printzesak, Aritz Etxeberria.

Sari banaketa, San Inazio bezperan

Aurten ere San Inazio bezperan banatuko ditu Gukak Pourraren sariak. Uztailaren 30ean, 20:00etan hasiko da sari banaketa Gukaren tonbolan. Kontuan hartu aurten tokiz aldatuko dela festetako tonbola: Erdikalean jarraituko du, baina 8. zenbakian.

Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, bakoitzari dagokion saria jasotzera. Joan ezin dutenek, aurrez jakinarazi beharko diote Gukari; bestela, saririk ezingo dute jaso sari banaketaren ondoren.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

2024ko Pourran txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.647,65 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 131,35 gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide