Pedro Otaegi aktoreari aitortza egin diote eguerdian, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen barruan. Herriko antzezleei eta antzerkigileei aitortza berezia egiten dien Txalo saria eman diote Beizaman jaiotako aktore azpeitiarrari, eta jendez bete da Sanagustin kulturgunea.
Azketa ahots taldea igo da lehendabizi oholtzara, Otaegi bera tartean dela. Gero, aktorearen ibilbideari keinu eginez, Kokoxa antzerki talde amateurrak 150 lana taularatu du. Eta, azkenik, Otaegiri Txalo saria emateko ekitaldia egin dute.
Otaegik publikoaren txalo zaparrada artean jaso du saria, eta hunkituta, esker oneko hitzak baino ez ditu izan.