Jendaurrean eta sorlekuan estreinatu dute 'Zubizar Hits' diskoa

Nerea Uranga

Zubizar Fest jaialdia ospatu zuten atzo, Azpeitiko hainbat norbanakok eta taldek egindako Zubizar Hits lana aurkeztuz. Disko horretan parte hartu duten gehienak aritu ziren jaialdian.

Atzo ospatu zuten Zubizat Fest jaialdia, Zubizar entsegu lokalen atarian.Jaialdian bildutako musikazaleen aurrean Zubizar Hits izeneko diskoa aurkeztu zuten, zuzenean. Azpeitiko hainbat norbanakok eta musika taldek parte hartu dute diskoan, hau da: Katxo eta Xegu, Istilu, Arroite, Ukabil, Insane ft. Lurrikara, Puntapaxa, Tiratxinas, No Place, Esur Beltxa, Labankada, B.O.L, Arrol eta Azax. Horietako gehienak entzuteko aukera izan zuten atzo jailadira joandako musikazaleek.

Atera duten lan berriarekin eta hori aurkezteko atzo egindako jaialdiarekin Zubizar "bizirik dagoen espazioa" dela eta talde berriak ere bertaratzen ari direla erakutsi nahi izan dute, "txiki" geldituz espazioa.

Zubizarreko entsegu lokalen egoeraz nahiz diskoaz solastu dira Gukarekin Zubizarreko kide Eneko Azpillaga, Gaizka Arrue eta Andoni Olaizola

Entzungai jarri dituzte kaleratutako diskoaren abesti guztiak, hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide