Errekortari Txapelketa Nagusia, bideoan

Mireia Galarza Bastida eta Gorka Eizagirre 2025ko uzt. 26a, 14:07

Santio eta saninazioetako egitarauaren barruan, Errekortarien Txapelketa Nagusia jokatu dute Azpeitiko zezen plazan. Aurtengoan, Israel Perez El Ruso-k jantzi du txapela. Lehian hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Azpeitiko zezen plaza goraino beteta, atzo arratsaldean jokatu zuten leku horretan Errekortarien Txapelketa Nagusia. Bederatzi iragarri bazituzten ere, azkenean hamar errekortarik parte hartu zuten jardunaldian: Javier Daganzok, Javier Hernandezek, Ander Martinezek, Sergio Vallek, Jorge Gomezek, Eusebio Sacristan Use-k, Daniel Alcala Chiquitin-ek, Mikel Vallejok, Pablo Martinek eta Israel Perez El Ruso-k. Izugarrizko ikuskizuna eskaini ondoren, azken horrek irabazi zuen txapela.  

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide