Dabilen harriari goroldiorik ez zaiola sortzen dio esaerak, eta Guka Telebistaren Dabilen harriari saioko protagonistek ere goroldiorik ez dute, ez buruan eta ez mingainean. Gaur, asteartea, 22:00etan, Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du Guka Telebistak, Errezilgo Antonio Aldalur protagonista duela, eta datozen hamar astearteetan eskualdeko beste hamar herrietako protagonista bana izango da kameren aurrean, garai bateko kontuak berritzeko prest.
Behin telebistan atala botata, asteazkenero, 18:00etan, atala osorik ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan.