Albistegia

Helduen danbor taldeek egin dute lehen entsegua

Urtzi Oteiza-Nerea Uranga 2026ko urtarrilaren 14a

San Sebastian bezperako helduen danborradako 33 taldeek egin dute aurtengo lehen entsegua. Danbor taldeen zuzendari gisa estreinatu direnak badira aurten ere, baina baita errepikatuko dutenak edota beteranoak direnak ere.

Helduen danborradako taldeek ere hasi dituzte sansebastianetarako prestaketak. Atzo, 21:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan jardun zuten danborrak astintzen, eta Gukak zuzendari estreinatuko direnekin, zuzendari errrepikatuko duen batekin eta Alkartasuna taldea zuzentzen urteak daramatzan batekin hitz egiteko baliatu zuen hitzordua.

Denera, 33 talde aterako dira San Sebastian bezperako helduen danborradan.

Hitzordu horretarako prestatzeko gaur eta bihar ere egingo dituzte entseguak, ordu eta leku berean, Unai Frantsesena Udal Musika Bandaren zuzendariaren agindupean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide