Albistegia

Zubi azpitik ezin denean, gainetik

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2026ko otsailaren 3a

Urtarrilaren erditik Ezkuztan –GI-631 errepideko saihesbidean– Urola ibaiaren gaineko zubia birgaitzen ari dira. Obra horiek tarteko, Zestoatik Azpeitirako sarrerako trafikoa semaforoen bidez zuzenduta dago, eta pasoa txandaka ematen dute. Zubipetik igarotzen den bidegorri zatia itxita dago, ordea. Dena den, oinezkoek eta bizikleta zaleek errepidetik gurutzatzen dute bidea.

Hilabete eskas da Gipuzkoako Foru Aldundiak Zestoatik Azpeitirako sarreran –GI-631 errepideko saihesbidean– Urola ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko lanak hasi zituela. Ordutik, saihesbideko trafikoa semaforoen bidez zuzenduta dago, eta pasoa txandaka ematen dute. Zubipetik igarotzen den bidegorri zatia itxita dago, ordea.

Jende asko ibili ohi da Azpeitia eta Lasao arteko bidegorrian, oinez, korrika, txakurrarekin edota bizikletan. "Bide ederra da pasiera egiteko Azpeitia eta Lasao artekoa, ibaiko ur hotsa entzunez lasai egiteko modukoa", dio oinezko batek. Zubipeko bidegorri zatia obrengatik itxita dagoen arren, oinezko hori ez da lehengo ohiturari segitzen dion bakarra. Bidegorrirako pasoa hesiekin dago itxita zubiaren bi aldeetan, baina oinezkoak eta bizikleta zaleak goiko errepidea gurutzatuz pasatzen dira bidegorriaren alde batetik bestera. Guka bidegorrritik ibiltzen diren herritarrei galdezka ibili da, "tentuz ibilita" eta "lasai hartuta" arriskurik ez dagoela diote.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide