Albistegia

Lasterkariak eta antolatzaileak gustura, Urolako Trena lehen maratoi erdiarekin

Usua Garin - Julene Frantzesena - Mailo Oiarzabal

Eguraldi ezin hobearekin eta lehen aldietako ikusminarekin osatu dute gaur 700dik gora korrikalarik Urolako Trena lehen maratoi erdia, duela 40 urte itxi zuten trena ireki zuteneko mendeurrenaren egunean bertan. Espero zen bezala, keniarrak izan dira azkarrenak Zumarragan hasi eta Azpeitian bukatu den proban: Victor Cheruiyotek irabazi du gizonetan, eta Chepchirchir Kipkoechek emakumeetan. Euskal herritarren artean, berriz, bigarren onenak izan dira Imanol Larrañaga azkoitiarra eta June Agirrezabalaga zarauztarra. Bi lasterkariok eta Asier Auzmendi antolakuntza taldekoa pozik zeuden bukaeran; haien adierazpenak entzun eta lasterketak utzi dituen hainbat irudi ikus daitezke bideo honetan.

Urolako Trena maratoi erdiaren albistea eta argazki bilduma ere ikusgai daude Gukan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide