Gukaren 26. Pourrak 310 apustu ditu azkenean

Erredakzioa 2026ko uztailaren 4a

Hasieran iragarritakoa baino apustu bat gehiagorekin, lehen hiru sailkatuek 1.860, 1.240 eta 620 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren, eta tiobibioetarako txartelen saria 309.ari egokituko zaio. Tourra eta Pourra martxan dira: Team Vismak irabazi du lehen etapa, Bartzelonan jokatutako taldekako erlojupekoa, eta Pourraren lehen sailkapena prest dago.

Paper artean galdutako apustu bat tarteko, hasieran iragarritako 309 apustuak baino bat gehiago izango du, azkenean, 2026ko Gukaren Pourrak. Horrenbestez, sari nagusiak ere eguneratu egin dira: lehen hiru sailkatuek 1.860, 1.240 eta 620 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain, tiobibioetarako txartelen saria 309.ari egokituko zaio, eta ez 308.ari.

Hau da, beraz, Gukaren 26. Pourrak banatuko dituen sarien zerrenda:

 

  • 1.goak: 1.860euro.
  • 2.goak: 1.240 euro.
  • 3.goak: 620 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 5.goak: Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua.
  • 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
  • 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri.
  • 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 69.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 111.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
  • 185.goak: Igerilekurako bonu bat.
  • 210.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 309.goak: Tiobiboetarako txartelak.

 

Pourra, martxan

310 apusturekin, beraz, martxan da 26. Pourra, Frantziako Tourrarekin batera. Bartzelonan jokatu duten 19,6 kilometroko taldekako erlojupekoarekin hasi da gaur lasterketa, eta Team Visma | Lease a Bike izan da irabazlea. Zortzi segundoko aldea atera dio lehen sailkatuak bigarrenari –Netcompany Ineos Cycling Team–; eta hamabikoa, hirugarrenari –UAE Team Emirates XRG–.

Taldekako lehiaren ondorioz, Jonas Vingegaard da 2026ko Tourraren lehen liderra; daniarra eta Tadej Pogacar dira aurtengo Pourran txirrindulari aukeratuenak, 308 taldetan daude biak.

Gukaren Pourran, berriz, honela gelditu dira taldeen lehen sailkapena eta sarituen lehen zerrenda. Talde guztiak webgunean daudela, akatsak zuzentzeko unea eta aukera izango da datozen egunetan. Norbaitek bere taldean zerbait oker dagoela edo falta dela nabarituz gero, idatzi lasai azpeitia@ukt.eus webgunera eta saiatuko gara gauzak lehenbailehen zuzentzen.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide