Uztailaren 26an amaitu zen Frantziako Tourra, eta, harekin batera, bukatu zen Gukaren 26. Pourra ere. Gukak orduan jakinarazi zuen Aitor Arregi Trekuk (Kanua taldearekin) irabazi zuela Tourreko Gukaren aurtengo pourra, eta Gukak gaur egin du sari banaketa ekitaldia. Aurtengo aldian, Juantxo Sagardogi (Ziripolen) izan da bigarrena, eta Ander Agirre (Wilco, sasiordekaren miraria) hirugarrena. Horiez gain, beste hamasei taldek ere jaso dute saria. Soreasu antzokiaren atarian egin dute ekitaldia, 19:00etan.
Sarituak eta sariak
Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamasei sari banatu ditu Gukaren Pourrak aurten ere. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:
- 1.goak: 1.860euro, Kanua, Aitor Arregi Treku.
- 2.goak: 1.240 euro, Ziripolen, Juantxo Sagardogi.
- 3.goak: 620 euro, Wilco, sasiordekaren miraria, Ander Agirre.
- 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Juana Mari guapa, Jon Lizaso.
- 5.goak: Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua, Panadero, Josu Lazkano.
- 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Urdagi, Eñaut Urdanpilleta.
- 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Van der Zinku, Julen Zinkunegi.
- 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Kogota terronera, Josu Larrañaga Irazuegi.
- 30.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, Satelite, Mion Arazabal.
- 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Maxuzarra, Iñaki Peñagarikano.
- 69.goak: Erreka Bike-n oparia, Zurruteroak, Kepa Urzelai Goitia.
- 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Gibitei, Nagore Badiola.
- 111.goak: Igerilekurako bonu bat, AML, Ander Kerejeta.
- 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Ekaele, Iñigo Alberdi Aldalur.
- 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Elixalde, Kepa Peñagarikano.
- 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Majaderuek, Alberto Jimenez Merino.
- 185.goak: Igerilekurako bonu bat, Lute, Igor Aranbarri.
- 210.goak: Ziklos Beniren oparia, Miren, Miren Jimenez Merino.
- 309.goak: Tiobiboetarako txartelak, Landakanda 69, Mario Zubizarreta Uria.