Eguerdian txupinazoa botata eta ondoren herri bazkarian sabelak beteta, arratsaldean ere jai giroak jarraitu du Azpeitian, San Inazio bezperan. 17:00 inguruan, txosnak zabaldu dituzte, eta jolasak egin dituzte bertaratu diren hainbat eta hainbat gaztek. 17:30ean, berriz, Bergarako Zezenak ganadutegiko bigantxak izan dira 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean. 18:00etan, handik gertu, Frontoi Txikiaren ondoan, Front Oi! Txiki Fest ekitaldia egin dute, eta hainbat kontzertu izan dira: Inguma, Aurrez Aurre, Verrater eta Jipoituak taldeenak.
Bestalde, Alde Zaharrean barrena paseilloa egin ostean, San Inazio bezperako zezenketa egin dute, zezen plazan. Loreto Charro ganadutegiko zezenak toreatu dituzte Daniel Luque, Borja Jimenez eta Marco Perez toreatzaileek. Era berean, 18:30ean hasita, Sakatu! elektrotxaranga ibili da Alde Zaharrean barrena. 19:00etan, meza eta bederatziurrena izan dira parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Itziar Urbieta organistarekin, Loiolako basilikan; eta, ordu berean, Los Incansables txaranga izan da, herriko kaleetan zehar. Musika izan da entzungai, gainera, Olazko Andre Mariaren Plazan: Bull eta Elepunto DJak aritu dira han zuzenean.
Afalorduaren bueltan, 20:00etan, Etxera jantokia zabaldu dute Azoka Plazan, eta gauean ere ez du geldialdirik izango festak. 22:00etan, Manitu taldearen kontzertua izango da, Txosnagunean; 23:00etan, su festa, Pirotecnia Pabloren eskutik, Izarraizko Atean; 23:30ean, Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan; 23:30ean, Balantza taldearen erromeria, Txosnagunean; eta, ondoren, Jamaiketako DJa, Txosnagunean.
Festa hasi baino ez da egin, eta hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Uztailak 31, ostirala, San Inazio eguna
- 09:30. Azpeitiko Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.
- 10:10. Udal ordezkarien korporazioa.
- 10:30. Prozesioa, Alde Zaharrean.
- 11:00. Eukaristia Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Ignacio Arakistain organistarekin.
- 12:30. Gauerdi txaranga, kalerik kale.
- 12:30. San Inazio egunean toreatuko dituzten Murteira Grave ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 12:30. Entzierro txikia Lopene ganadutegiko zezenekin, Done Jakue kalean.
- 13:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
- 13:00. Kalejira, Eraso ororen aurka! lelopean, Haujijijaik deituta.
- 17:00. Holi hauts festa, Matxinada plazan.
- 17:30. Lopene ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean.
- 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean.
- 18:30. Alurr dantza taldearen Hamaikua ikuskizuna, herriko plazan.
- 18:30. San Inazio eguneko zezenketa, zezen plazan.
- Toreatzaileak: Emilio de Justo, Borja Jimenez eta Victor Hernandez.
- 19:00. Oria txaranga, Landeta auzotik herriko plazara.
- 19:00. Poteo musikatua Burrumbaren eskutik, Alde Zaharrean.
- 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan.
- 20:30. Parrillada, herriko plazan.
- 21:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan:
- 1. partida: Egiguren V.a-Salaberri II.a eta Alberdi II.a-Aranguren
- 2. partida: Zabala-Zabaleta eta Laso-Iztueta
- 22:00. Leihotikan taldearen kontzertua, Txosnagunean.
- 23:00. Su festa, Pirotecnia Pabloren eskutik, Izarraizko Atean.
- 23:30. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 00:30. Streetwise taldearen kontzertua, Txosnagunean.
- 02:30. Kontzertua, Txosnagunean.
Abuztuak 1, larunbata, San Inazio bigarrena
- 10:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.
- 10:30. Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, Loiolako basilikaren atarian.
- 10:30. Lurraren defentsan makroproiekturik ez! lelopean elkarretaratzea, Loiolan.
- 11:00. Meza nagusia Loiolako basilikan, parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Itziar Urbieta organistarekin.
- 11:00. 15. Bakailao Txapelketa, herriko plazan.
- Ondoren, prestatutako bakailaoen dastaketa.
- 12:00. Txerokiak taldearen emanaldia, herriko plazan.
- 12:30. Arno ganadutegiko zezenekin entzierro txikia, Done Jakue kalean.
- 12:30. San Inazio bigarrenez toreatuko dituzten Ana Romero ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazan.
- 17:30. Arno ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean.
- 17:30. Kuadrilla Arteko III. Olinpiadak, Alde Zaharrean.
- 18:30. San Inazio bigarren eguneko zezenketa, zezen plazan.
- Toreatzaileak: Morenito de Aranda, Jesus Enrique Colombo eta Ismael Martin.
- 18:30. Fanfarre Betijai, kalerik kale.
- 19:00. Eraman! Jai Alai elkarteak antolatuta, zesta punta jaialdia, Izarraitz pilotalekuan.
- Emakumeen partida: Gogenola-Lejardi eta Mugartegi-Watkins.
- Gizonen partida: Erkiaga-Atain eta Goixerri-Lekerika.
- 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan.
- 21:30. Iratzar taldearen erromeria, Olazko Amaren plazan.
- 22:00. Tapia eta Leturia, Txosnagunean.
- 22:30. Harrobi Dantza Betikalaren eskutik, Geure(r)a ikuskizuna, herriko plazan.
- 23:30. Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 01:00. Hazas taldea, Txosnagunean.
- 02:30. Kaparrak taldea, Txosnagunean.
Abuztuak 2, igandea, San Inazio hirugarrena
- 06:00. Incansables txaranga, kalerik kale.
- 07:00. Marques de Saka ganadutegiko bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean.