Azpeitiko Txisteratik magia jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten, eta ostegunetik igandera bitarte askotariko ekintzak egingo dituzte egitasmoaren barruan. Aurtengo hitzordu potoloena gala nagusia izango da, mundu mailako bi txapeldun izango baitira Soreasuko oholtzan. Jaialdiaren atarian, kalera atera da Iago Azkue magoa eta Txisteratiken antolatzailea, herritarren iritziak ezagutzera.