Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, San Martin egoitzako erlojua ezagutzeko bisita gidatua izango da larunbat goizean. 11:00etan hasiko da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako bisita, eta Arazandi zientzia elkarteak eta Yeregui elkarteak gidatuko dute saioa. Doako bisita izango da, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 626 09 02 72 telefono zenbakira deituta edota amoso@aranzadi.eus helbidera mezua idatzita.
2022an zaharberritzen hasi eta 2023an Iraurgi ikastetxearena izan zen eraikinean erakutsi ondoren, San Martin egoitzako erlojua edonork ikusteko moduan jarri zuten 2024ko urrian zaharren egoitzaren sarrera nagusiaren ondoan, eta erlojuaren kokaleku berria 2024ko azaroaren 12an inauguratu zuten.