Durangoko Azokaren atarian, sortzaile hainbatek kaleratu berri dituzten lanen inguruko erreportajeak bilduko ditu Gukak atal honetan.
Haremak eta horma ikusezinak

Ane Olaizola abe 05, 08:15 Kultura

Fatima Mernissiren Dreams of Trespass eleberria euskaratu du Edurne Lazkanok: Terraza debekatua. Marokon 40ko hamarkadan girotuta, haremeko istorioak kontatzen ditu lanak, 8 urteko neska baten begietatik. Durango Azokaren harira, Gukak osatu duen [DA!]tozenak serieko azken erreportajea da hau.