'Kontuk eta komeriyek', Argia.eus-en ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko api. 8a, 18:22

Uztarria.eus-en Kontuk eta komeriyek saioaren bideoak orain Argia.eus webgunearen multimedia atalean ere ikus daitezke. Joan den urtarrilean estreinatu zuen Uztarriak bideo atal berria. Hilean behingo maiztasuna du saioak eta orain arte plazaratu diren hiru atalak (sansebastianen gainekoa, Azpeitiko parrandaren gainbeherarena eta gazteen emantzipazioaz egindakoa) jarri dituzte Argiakoek, multimedia atal berrituan web telebistei eskaini dieten txokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide