Iruña-Veleia aztarnategira bisita antolatu du Baigera elkarteak. Hara joango direnak 09:00etan elkartuko dira San Martin egoitzan, eta aztarnategia bisitatu eta gero, Gasteizko Olarizu jatetxean bazkalduko dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek 40 euro ordaindu beharko dute irailaren 24a baino lehen.
Azpeitiko jubilatuak Zumaia inguruan ibilaldi bat egitera gonbidatuko ditu Baigerak. 09:00etan elkartuko dira San Martin egoitzan, eta Narrondo auzoan hasiko dute bidea. Handik Beduara joango dira, eta Zumaian amaituko dute buelta, hango jubilatuen tabernan hamaiketakoa egiteko. Ibilaldian parte hartu nahi duten herritarrek 15 euro ordaindu beharko dute hilaren 23a baino lehen.