Saninazioekin esan dio agur Jose Mari Sagarzazuk txistulari ibilbideari

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 2a, 14:56

Jose Mari Sagarzazu (eskubitik hasita aurrena) eta Izarraitz txistulari taldeko kideak herenegun, San Inazio eguneko prozesioan. (Nerea Uranga)

Izarraitz txistulari taldean hastapenetatik ibilia eta zuzendari izandakoak erretiroa hartzea erabaki du, berrogeitaka urteko jardunaren ondoren.

Atzo, San Inazio bigarrenez, eskaini zuen Izarraitz txistulari taldeak aurtengo jaietako azken diana. Izarraitzekoak beren ohiko zereginetara itzuliko dira hurrengo festa egunen batean, baina ez Jose Mari Sagarzazu (Azkoitia, 1949). Izan ere, erretiroa hartzea erabaki du Sagarzazuk, eta 43 urtez saninazioetako ekitaldietan parte hartu ondoren, 2024ko udako festak izan dira bere txistulari ibilbideko azkenak; eta atzokoa, bere azken goiz eresia. EAJko kideek ezusteko agurra eskaini zioten Sagarzazuri atzo, goiz eresiaren ondoren, Pradales lehendakaria buru zutela.

Izarraitz txistulari taldeak 2018an bete zituen 40 urte eta urte hartako saninazioetako txupinazoa bota zuten txistulariek, Euskaraldiko kideekin batera. Urteurren haren karietara erreportajea eskaini zien Uztarria aldizkariakaurrerapen bideo eta guzti–, eta han azaldu zituzten Sagarzazuk eta kideek lau hamarkadatako ibilbidearen hainbat kontu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide