Albistegia

Iñigo Olarteri eta Oier Etxeberriari sariak banatuta, zabalik da Irudhitzen erakusketa

Maialen Etxaniz - Maitane Elduaien - Enara Arozena

Urtea amaitzear dago, eta Gukak labetik atera berri du 2026ko Irudhitzen egutegia, hitzen eta irudien lehiaketa uztartzen dituena. Aurten, Kalean barrena izan da irudiak bidaltzeko gaia, eta Iñigo Olartek irabazi du argazki onenaren saria. Testurik onenarena, berriz, Oier Etxeberriak. Bi irabazleak pozik agertu dira jasotako aitortzarekin. Sari banaketa eginda, zabalik da erakusketa Sanagustin kulturgunean, eta bertan izango da abenduaren 19ra arte.  

IX. Irudhitzen lehiaketaren sariak banatuta, 2025eko Irudhitzen egutegiaren argazkien eta testuen erakusketa ireki du Gukak Sanagustin kulturgunean.

Iñigo Olarte argazkilaria eta Oier Etxeberria bertsolaria izan dira aurtengo egutegia osatzeko balio izan duen IX. Irudhitzen lehiaketaren irabazleak. Irudi onenaren saria eman dio epaimahaiak Olarteri, erdikaleko horma irudi bati ateratako argazkia tarteko, eta haren beste bi argazki ere aukeratu dituzte egutegirako. Etxeberriak, bere aldetik, laugarren aldiz irabazi du testu onenaren saria, argazki irabazleari jarritako hitzei esker. Bakoitzak 200 euroko saria eskuratu du eta gustura zeuden atzo. Sari banaketan biek egindako adierazpenak jasota daude bideo honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide