'Euskara bidegurutzean' zikloko azken hitzordua izango da gaur

Julene Frantzesena

Miren Segurolak zikloaren barruan eskaini zuen solasaldian.

Kike Amonarriz soziolinguistak Tolosako esperientziaren gakoez jardungo du hizketan, Erabilera %29tik %52ra. Tolosaldeko esperientziaren gakoak izenburupean. 19:00etan izango da solasaldia, Basazabalen.

Naziogintza taldeak antolatutako Euskara bidegurutzean hitzaldi zikloko azken hitzordua izango da gaur, asteartea. Kike Amonarriz soziolinguistak Tolosako esperientziaren gakoez jardungo du hizketan, Erabilera %29tik %52ra. Tolosaldeko esperientziaren gakoak izenburupean eskainiko duen solasaldian. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Basazabal jauregian.

Joan zen urtarrilean hasita, eta euskara gai hartuta, lau hitzaldi eskaini dituzte hainbat lagunek hilabetez hilabete. Jon Sarasuak eskaini zuen aurreneko solasaldia, Amande Aninek bigarrena, Miren Segurolak hirugarrena, eta Jon Sarasuak, Xabier Aierdik zein Karmelo Landak laugarrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide