Carapazek bigarrena Alpe d'Huezen, Tourra erabakita eta Pourra, ikusteko

Erredakzioa 2026ko uztailaren 25a

Richard Carapaz, Alpe d'Huezeko helmugara iristen. (@LeTour)

Alpeetako hirukoa osatuta, erabakita gelditu dira gaur, biharko azken etaparn deskalabrorik ez bada, aurtengo Frantziako Tourraren ohorezko postuak. Irabazlearena aspalditik zen jakina: Tadej Pogacar bosgarrenez igoko da bihar Pariseko Champs-Élyséeseko podiumaren goreneko koskara. Bigarren postua ere nahiko segurua zirudien eta gaur, etapan bigarren eta gainerako faboritoei tartea aterata iritsi den Remco Evenepoelek indartu egin du, gainera, bere postua. Hirugarren tokia airean zegoen gaur arte, segundo gutxiren aldea ateratzen ziolako Isaac del Torok Paul Seixasi, baina Pogacarrek lagunduta, podiumaren azken koska ziurtatu du gaur mexikarrak, saiakera egin arren atzean gelditu den frantziarra laugarren postuan utzita.

Bigarren egune jarraian, Alpe d'Huezen bukatu da Tourraren etapa, eta herenegun Alpeetako lehenengoan bezala, Richard Carapazek irabazi du gaur; sailkapen nagusian zortzigarrena izango da, azkenean, 2016an Urrakiko Igorra irabazi zuen ekuadortarra.

Tourra ez bezala, bihar azken etapa bukatu arte ez da erabakita geldituko Gukaren Pourra. Biharko etaparen lehen hamar sailkatuenei dagoeneko nahiko ziurrak diren sailkapen nagusiaren lehen hamabostek eta mendiko sailkapenaren, erregularitatearen zein taldekako sailkapenen lehen hirurek emandako puntuak batzeko unea iritsiko da orduan. Bitartean, zazpigarren egunez jarraian, Txilindrue dago gaur ere taldeen sailkapenaren buruan, eta honela dago gaur saridunen zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide