Gaur bukatu da, Parisen, 2026ko Frantziako Tourra eta, harekin batera, bukatu da Gukaren 26. Pourra ere. Parisen, Mathieu van der Poelek (Alpecin-Premier Tech) irabazi du azken etapa, aurtengo bere bigarrena, eta Tadej Pogacarrek, berriz, bere bosgarren Tourra irabazi du. Gukaren Pourran, Aitor Arregi Trekuk (Kanua taldearekin) irabazi du lehen saria, Juantxo Sagardogi (Ziripolen) izan da bigarrena, eta Ander Agirre (Wilco, sasiordekaren miraria) hirugarrena.
2026ko Pourrak 310 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Pourraren atalean ikus daiteke taldeen behin betiko sailkapen osoa.
Sarituak eta sariak
Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamasei sari banatu ditu Gukaren Pourrak aurten ere. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:
- 1.goak: 1.860euro, Kanua, Aitor Arregi Treku.
- 2.goak: 1.240 euro,,Ziripolen, Juantxo Sagardogi.
- 3.goak: 620 euro, Wilco, sasiordekaren miraria, Ander Agirre.
- 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Juana Mari guapa, Jon Lizaso.
- 5.goak: Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua, Panadero, Josu Lazkano.
- 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Urdagi, Eñaut Urdanpilleta.
- 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Van der Zinku, Julen Zinkunegi.
- 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Kogota terronera, Josu Larrañaga Irazuegi.
- 30.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, Satelite, Mion Arazabal.
- 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Maxuzarra, Iñaki Peñagarikano.
- 69.goak: Erreka Bike-n oparia, Zurruteroak, Kepa Urzelai Goitia.
- 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Gibitei, Nagore Badiola.
- 111.goak: Igerilekurako bonu bat, AML, Ander Kerejeta.
- 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Ekaele, Iñigo Alberdi Aldalur.
- 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Elixalde, Kepa Peñagarikano.
- 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Majaderuek, Alberto Jimenez Merino.
- 185.goak: Igerilekurako bonu bat, Lute, Igor Aranbarri.
- 210.goak: Ziklos Beniren oparia, Miren, Miren Jimenez Merino.
- 309.goak: Tiobiboetarako txartelak, Landakanda 69, Mario Zubizarreta Uria.
Sari banaketa
Iaz bezala, aurten ere uztailaren 29an banatuko ditu Gukak Pourraren sariak (datorren asteazkenean, beraz), eta Gukaren Azpeitiko bulegoaren atarian izango da sari banaketa, 19:00etan, Soreasuko Dinamoaren eta antzokiaren atarian.
Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, bakoitzari dagokion saria jasotzera. Joan ezin dutenek, aurrez jakinarazi beharko diote Gukari; bestela, saririk ezingo dute jaso sari banaketaren ondoren.
Talde ideala eta txirrindularien puntuak
2026ko Pourran txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.
Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.715,50 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 72,20 gehiago.