Iñaki Segurola Ogrue (Azpeitia, 1962) idazlea, filologoa eta hiztegigilea hil da. Batik bat, hiztegigintzan eginiko lanagatik da ezaguna Segurola Euskal Herrian. Urteak egin ditu Orotariko Euskal Hiztegian lanean, baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991n.
Hainbat liburu idatzi zituen bere ibilbidean: azkena, iaz, Koiteretzia eleberri dialogikoa (2021, Alberdania). 2005ean kaleratu zuen aurrena, Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania) saiakera, eta haren atzetik, Nere gorringotik (2008, Alberdania), Arrazoia ez dago edukitzerik (2012, Alberdania) eta Sed quia sua (2020, Erein).
Zenbait hedabidetan ere kolaboratu izan du; besteak beste, iritzigile aritu zen Urola Kostako Hitzan, eta Euskadi Irratian kolaboratu zuen orain gutxira arte.
Uztarriak elkarrizketa zabala egin zion 2018ko maiatzeko aldizkarian; hemen irakur daiteke.
Agur zeremonia bihar –larunbata– egingo diote, 19:00etan, Azpeitiko Funeraria Carmonako agur aretoan.
Mezuak sare sozialetan
Segurolaren heriotzaren harira, hainbat lagunek samina azaldu dute sare sozialetan:
“Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo…” Gugan bego Iñaki Segurola.
— Xabier Euzkitze (@XabierEuzkitze) April 15, 2022
Etziok hitzik, ez gureik eta ez plastikozkoik, hau dek miñe, Iñaki, hau dek golpie. Ez zitek ezer natualik ateatzen baino hi izenda zarataik atera gabe ezingo diagu utzi: hi ere gure barruen izengo haiz betireko, aio Ogrue! https://t.co/q6HFsOCDr3
— eneko etxeberria (@eetxeberria) April 15, 2022
Galera handia, ez adiorik 'Ogrue'. "Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da, 60 urterekin" https://t.co/xPS4noWnS1 vía @berria
— Iban Arregi (@ibanarregi) April 15, 2022
Iñaki Segurola idazle eta filologoa hil da. Kolpe latza euskalgintzarako eta bere lagunontzako
— Gotzon (@GotzonAr) April 15, 2022
Ze pena Iñaki, hau ezustekoa. Zezen plazan ezagutu genuen elkar, aurretik ‘Koiteretzia’ren bidez, eta irratian entzunda… faltan botako zaitugu. Besarkada
— yolanda (@yolandamendiola) April 15, 2022
Albiste latza jaso dugu gaurkoan, ezin sinestu. Ezin sinestu hire bixita gehiago ez diagula izango, astearte goizetan azokako tertuliarik ez diagula edukiko. Gogoan izango haugu Xalba! Besarkada estu bat @Gar2Larrea! pic.twitter.com/BuAp4slnDP
— Elikagunea (@elikagunea) April 15, 2022
Galera ikaragarria handia. Animo eta doluminak @Gar2Larrea eta gertuko denei! https://t.co/pGhBdsGMni
— mikel arregi epelde (@mikelarregi) April 16, 2022