Inauteriak 2025

Hementxen dala!

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 1a, 16:49

Mozorrotutako kuadrilla bat, 2023ko Astelehen Karnabalean. (Aitziber Arzallus)

Bihartik astearte gauera bitartean izango dira herriko karnabalen hitzordu nagusiak. LGTBIQ+ asanbladak antolatutako DJ festa gehituko zaie bihar Elegante Egunaren ohiko osagaiei. Astelehenean mozorroen txanda izango da, eta hiru egunetan ibiliko da sokamuturra kaleetan.

Aurreko asteburuan kaldereroen etorrerarekin (hemen argazkiak eta bideoa) eta Inauteri kontzertuarekin motorrak berotu ondoren, Ostegun Gizenean beroketekin jarraituta, eta atzo euskal inauterien jaialdiarekin eta Bandakoen guatekearekin egitaraua estreinatuta, bihar hasiko da Azpeitiko karnabalen hiru egun nagusien segida.

Bihartik astearte gauera bitartean izango dira herriko karnabalen hitzordu nagusiak. LGTBIQ+ asanbladak antolatutako DJ festa gehituko zaie bihar Elegante Egunaren ohiko osagaiei. Astelehenean mozorroen txanda izango da, eta hiru egunetan ibiliko da sokamuturra kaleetan. Igande arratsaldeko zezenaren irteera zuzenean emango du aurten ere Gukak. Eta karnabaletako informazio osoa eskura izango dute herritarrek webgune honetako atal berezian.

Egitaraua

Hona hemen, osorik, Jai, Astelehen eta Astearte karnabaletako jai egitaraua:

Bihar, Jai Karnabala. Elegante Eguna

  • 09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Udal Musika Banda, Banda Gaztea eta Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen diana.
  • 11:15. Arrasateko gaiteroen diana.
  • 11:30. Incansables txaranga.
  • 11.45. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda Gazteak zezenaren irteera girotuko dute, Plaza Txikian.
  • 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
  • 12:00. XLV. Sokamuturra argazki lehiaketa Imanol Elias saria.
  • 12:30. Eleganteen pasiera eta Itsasi taldeko artzain-inudeen kalejira, eta Juan Antxieta musika eskolako txistularien kalejira.
  • 12:30. Incansables txaranga.
  • 16:00. Astindu armayuek DJ La Fulanarekin, Azoka Plazan.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Arrasateko gaiteroek eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute, Plaza Txikian.
  • 16:30-20:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
  • 19:30. Gauerdi txaranga.
  • 19:30. Obaneuke taldearekin erromeria, plazan.
  • 20:00. Skapaie elektrotxaranga.

Etzi, Astelehen Karnabala

  • 12:00. Banda Gaztearen eta Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira.
  • 12:30. Haur mozorrotuen desfilea, herriko erraldoiekin eta buruhandiekin. Bukaeran, Txiki Fest ikuskizuna eta gozokiak, plazan.
  • 16:00-20:00. Jolas parkea, Izarraitz pilotalekuan.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute.
  • 16:30-20:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
  • 18:30. Deiadar txaranga.
  • 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.
  • 20:00. Itsasi taldeko ttuntturroak.
  • 20:00-22:00. Davila eta Oihan Vega DJak eta mozorroak erakusteko geldiunea, plazan.
  • 23:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan. Ondoren, DJak, 00:30 arte.

Martxoak 4, Astearte Karnabala

  • 00:30. Los Pasai txaranga.
  • 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
  • 06:15. Udal Musika Bandaren goiz eresia.
  • 06:45. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute, Plaza Txikian.
  • 07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
  • 12:00. Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:00-20.00. Jolas parkea, Izarraitz pilotalekuan.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda Gazteak zezenaren irteera girotuko dute, Plaza Txikian.
  • 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
  • 18:00. Irulitxa txaranga.
  • 20:00. Suzko zezena, Irulitxa txarangak girotuta, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide