Iruña-Veleia aztarnategira bisita antolatu du Baigera elkarteak. Hara joango direnak 09:00etan elkartuko dira San Martin egoitzan, eta aztarnategia bisitatu eta gero, Gasteizko Olarizu jatetxean bazkalduko dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek 40 euro ordaindu beharko dute irailaren 24a baino lehen.
Informazio gehiago, honako lotura honetan.
18:00. Askatasunaren haizea. Txiki eta Otaegi, frankismoarne azken fusilatuak liburuaren aurkezpena. Partaideak: Javi Buces (liburuaren idazlea), Maialen Arteaga (hitzaurrearen egilea) eta Ane Eslava (Txalaparta argitaletxeko editorea). 18:30. Mahai ingurua. Partaideak: Mikel Paredes eta Mertxe Urtuzaga (Txiki eta Otaegiren senideak) eta Miguel Castells abokatua. Moderatzailea: Javi Buces (Aranzadiko historialaria).
Liburuaren aurkezpena eta sinatzeko ekitaldia.