Egitaraua osorik: 10:00: Sintetizadore modularraren kolektiboaren erabilera tailerra, AMSIAren (Javier Ucar) eskutik. 12:00: Masterclass: Ambisoniak. Entzumen naturalaren aberastasun espaziala berreskuratzeko bidea, CODORUren (David Aranaz) eskutik. 13:00: Masterclass: Deloreak. Denbora errealean sortutako tekno melodikoa, Jon Fernandezen eskutik. 14:00: Bazkaria: Sanagustin kulturgunean 16:30: Jakite gabean proiektuaren aurkezpena Sarah Rasines eta Enrike Hurtado 17:30: Sinte modularren kolektibizazioa: probalekua 19:30: Amaiera Izena emateko Kulturaz.eus atarian.
Bustinzuriko Errebaleko festa batzordearekin elkarlanean antolatuta. Gidaria: Iaiaia irrintzi elkartea
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Doan da, baina aldez aurretik izena eman behar da 626 09 02 72 telefonora deituta edota amoso@aranzadi.eus helbidera idatzita.
Manex Beristainek gidatuta. Jardueran parte hartzeko aurretik izena eman behar da Ekoetxea.eus webgunean.
Urriaren 17an, 18:00etan, Aritz Egizabal dantzariak salsa tailerra eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Saioa doakoa izango da eta maila guztietara egongo da egokitua. Ondoren, batxata eta salsa erritmoetara egin ahalko da dantza 19:00etan hasiko den dantzalekuan.