- 22:00. Helduen danborrada, Olazko Andre Mariaren Plazaren ondotik irtenda. - 00:00. Herriko plazan talde guztiek batera danborradako doinuak joko dituzte eta herriko bandera altxatuko dute.
- 09:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearekin eta Juan Antxieta musika eskolakoekin. - 09:30. Ardozaleak eta Gure Ametsa danbor taldeekin, Azpeitiko Udal Musika Bandarekin eta Juan Antxieta musika eskolako txilibituen taldearekin kalejira. - 10:15. Herriko agintariak korporazioan parrokiara joango dira. - 10:30. Prozesioa. - 10:45. Meza nagusia, San Sebastian Donearen Parrokian. Olazko Amari meza abestuko dute Parrokiako, Azketako eta Julian Barrenetxeako abesbatzek. - 12:00. Sokamuturra, herriko plazan. Ganadutegia: Lopene. - 12:30. Haurren danborrada Aranetik eta Artzubiatik irtenda. Karroza aterako dute danborradaren atzetik. Karrozaren gaia Azpeitiko antzinako lanbideak izango da. - 16:30-20:00. Sokamuturra Alde Zaharreko kaleetan, herriko plazan eta Artzubian. Ganadutegia: Lopene. - 17:30. Diskopuntx jaialdia, Azoka Plazan. - 23:15. Bandera jaitsierako danborrada, Buztintzuriko Errebaletik irtenda. Azpeitiko Musika Bandak eta Zezenzaleak, Barrenetxea, Ilunpe, Inpernue, Izarraitzpe eta Perdillegi danbor taldeek parte hartuko dute.