Azpeitia Gukaren webgunean 2025ean gehien irakurri diren albisteak

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 3a

Bi herritar mozorrotuta, iazko Astelehen Karnabal iluntzean. (Aitziber Arzallus)

Urte berria hasita, ez da garai txarra joan denari errepasoa egiteko. Ohi bezala, albiste mordoa utzi du urteak, eta egunero-egunero horiek ahalik eta txukunen ematen ahalegindu da Guka. Honako hauek izan dira webgune honetan gehien irakurri diren hamar albisteak 2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

  1. Astearte Karnabal goizeko diana eta sokamuturra, bideoan
  2. Txirrindulari urrestildar bat hil da Calpen, autoak harrapatuta
  3. Azkoitia eta Azpeitia arteko Beristain baserrian piztutako sua kontrolpean dute suhiltzaileek
  4. Gizon bat hilda aurkitu dute Xoxoteko bidean
  5. Astelehen Karnabala, sekula baino ikusgarriago
  6. Festa giro betea San Sebastian bezperan
  7. Zezenaren irteera, bideoan
  8. Elegante Eguna, bideoan
  9. Hil egin da atzo Azpeitian lanean ari zela altuera handi batetik erori zen behargina
  10. Egunik eleganteenetan eleganteena

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide