09:00. Goiz eresia Izarraitz txistulari taldearekin eta Juan Antxieta musika eskolarekin. 09:30. Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeen, Udal Musika Bandaren eta Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira. 10:15. Udal ordezkariak Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara joango dira. 10:30. Prozesioa, herriko kaleetan. 10:45. Meza nagusia, parrokian. Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzek eta Azketa ahots taldeak parte hartuko dute. 12:30. Haurren danborrada, karrozarekin, Arana kaletik eta Artzubia hiribidetik irtenda. 17:30. Familientzako ikuskizuna, Soreasu antzokian. 18:00. Zesta-punta. Jai Alai Winter Series desafioa, Izarraitz pilotalekuan. 23:15. Bandera jaitsierako danborrada, Bustinzuriko Errebaletik irtenda. 00:00. Bandera jaitsiera, plazan.
Sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskuratu daitezke.