Gukak atal honetan bilduko ditu 44. Euskal Antzerki Topaketei lotutako eduki guztiak.
Antzerkiaren urtaroa, urtero bezain oparoa

Ihintza Elustondo urr 09, 13:55 Kultura

Ate joka datoz Azpeitiko 44. Euskal Antzerki Topaketak. Urriaren 30ean, ostiralez, zabalduko dute jardunaldien teloia, eta azaroaren 22ra bitartean, emanaldi ugari izango dira ikusgai, haurrei zein helduei zuzenduta. Sarrerak salgai daude dagoeneko, antzerkitopaketak.eus atarian.