Gukak atal honetan bilduko ditu Corrugadosen bueltako auziari lotutako eduki guztiak.
Mende beteko historia

Nerea Uranga uzt 13 Ekonomia

Marcial Uzinek baserriko lanetarako lanabesak ekoizteko sortutako errementaritza tailerra hazten joan zen pixkanaka, eta altzairutegi handia izatera iritsi zen urteen poderioz. 2013ko udan itzali ziren Corrugados Azpeitia lantegiaren labeak. Ekainean ziren hastekoak egungo jabeak altzairutegi zaharraren azpiegiturak eraisten. Ekaineko Azpeitia Guka aldizkario erreportajea da hau.