Hurritz, oraintxe ikusi dut telebistan ozeanoetako ur lasterrek plastikoa hartu eta itxaso barrura garraiatzen dutela, urrun haietan pilatuz mila koloretako uharte nabarrak osatu arte.
Hurritz, harrituta naukazu. Urtebeterako horrelako ahalik gara zenezakeenik ez nuen berehala uste. Badirudi zure musua gai dela bere kasa formez eta koloreez haratago gauzei antzemateko. Ikustekoa da…
Hurritz, liluratuta zauzka zibak. Sokari eragin eta biraka ipintzen dut madari formako mundua zure aurrean. Lehendabizi txalo egiten duzu jesarrita, hor zoaz gero lau hankan xibota tupustean hartzera…
Hurritz, egin dugu ederra. Egia esan, ez dakit zehazki nola gertatu den. Telebista utziko genuen piztuta eta albistegiak ikusiko zenituen agian. Edo autoan irratiko esatariari entzungo zenion haur-es…
Hurritz, miraz naukazu begira egongelako sofatik. Hanka-besoak luzatzen dituzu ipurdia altxatu nahian, behin eta berriz. Zuri begia emanda ederki ikusten da ikusi ezin daitekeena ere. Airean dabilen …
Hurritz, baldar antzean zabiltza oraindik eskuekin, baina hartzea lortzen duzun guztiak lerdetan blai amaitzen du. Nonbait irakurri dut jaioberriok beste ezeren gainetik ahoa duzuela ingurua ikertzek…
Hurritz, ederra izan zen Karibeko hondartzan ekainaren 5eko ilunabarrean egin genuen festa. Lortu genuen! Alferrik esango dute hura gezurretakoa izan zela. Milaka herritarrek erabakitze eskubidea nol…
Zaila zait begietako lauso honekin atzoko egunari hotz begiratzea. Zainak oraindik tenkatu samar dauzkat. Ilusioak gure bihotzei gogor eragin zien seinale.
Hurritz, Zelai-Luzen gaude. Ilusioak piztu eta itxaropenen kriseiluak zerura botatzera etorri gara. Kostata, baina garaiz iritsi gara. Ez dakizu zenbat denbora behar den gure ejertzito txikia mobiliz…
Autoz joan ginen bezperan. Baziren 5 urte ez nintzela Bartzelonara hurbiltzen. Gazteago ginenean boladak ematen nituen bertan: maite nuen neska hara joana zen ikastera eta parada nuen bakoitzean hart…