Gaur da Errigoraren saskiak eskatzeko azken eguna

Aitziber Arzallus aza 12, 12:46 Euskara

Hiru saski daude aukeran, denak ere Nafarroa hegoaldeko produktuz osatuak. Errigora.eus webgunearen bidez egin daitezke eskaerak, edo herrietako arduradunei eskuorria beteta emanda. Abenduaren 4tik aurrera, Elkargunean eta Azpeitiko Ikasberri ikastolan jaso ahalko dira horiek, beren ohiko ordutegietan.

Patxi Goenaga zenari buruz idatzi du Blanca Urgellek 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! aza 04 Euskara

Patxi Goenaga hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzain emeritu loiolatarra zendu berri da, eta hari buruz idatzi du Blanca Urgellek Berria egunkarian. Irakurri hemen haren testua.