aza 14 Aisia
Eguerdi partean, Sagardo Eguna ospatu dute Loiolan. Auzoko baserrietan ekoitzitako sagardoa dastatu ahal izan dute bertaratu direnek, eta pintxoak dastatzeko aukera ere izan dute. Jende dezente bertaratu da Loiolara sagardoaren aitzakian, eta giro ederra sortu da auzoan.
aza 12 Aisia
Loiolako hamabi baserritako eta Azpeitiko beste bateko sagardoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek etzi, Loiolako basilikaren aurrean. Bost euroren trukean, edalontzia eta txorizo pintxoa eskuratuko dituzte horiek.