aza 20, 09:39 Politika
Azaroaren 29an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira, eta Urola Kostako 61.687 herritar daude botoa ematera deituta, Kongresua eta Senatua berritzeko helburuarekin.
aza 17
Politika
Azaroaren 11ko mobilizazioen ostean, garbi dago etxebizitza dela euskal herritarren eta azpeitiarren kezka nagusienetakoa. Hori horrela, erakundeei dagokie etxebizitza politikak indartzea, sakoneko aldaketak egitea eta elkarlanean jardutea. Azpeitiko Udalak abian du Etxebizitza Plana, eta oraindik egiteko asko badago ere, azken urteetan pauso handiak eman dira herritarren oinarrizko eskubide hori bermatzeko. Etxebizitza hutsen auziari heltzea, etxegabetzeak saihestea, indarkeria matxistaren biktimei ostatu ematea, etxebizitza tutelatuak egitea, alokairurako diru laguntzak eskaintzea edo udal sustapeneko nahiz alokairu sozialeko etxebizitzak herritarren esku jartzea dira horietako batzuk.