Igerileku aurreko parkea kentzen hasiko dira gaur, jolastoki berria jartzeko

Nerea Uranga aza 26 Hirigintza

Igerileku aurreko estalitako eremuan parke berria jarriko du Azpeitiko Udalak. Egun dagoena baino handiagoa izango da jarriko duten jolastokia. Behin zaharra kenduta, abenduaren 9an berria jartzeko lanak hasi nahi dituzte.

Hasi dituzte Olazko Andre Mariaren Plaza eta Santutxo arteko eskailerak berritzeko lanak

Nerea Uranga aza 13 Hirigintza

Asteartean hasi zituzten, eta lanak egin bitartean eskailerak itxita izango dira. Azpeitiko Udalak egindako aurreikuspenen arabera, hiru hilabete beharko dituzte obra horiek bukatzeko.