aza 04 Udala
Udal ordezkariek atzo egin zuten azaroko ohiko udalbatzarra, eta bilkura horretan aho batez onartu zuten euskara "impasse egoeratik" ateratzeko UEMAk martxan duen Esnatu dinamikaren inguruko mozioa. Udalak hainbat konpromiso hartu ditu, egoera iraultzen laguntzeko. Galdera-erreguen txandan Udaltzaingoaren lan txandak osatzeko zailtasunez eta Esklabetako ezker hegaleko gimnasioaz jardun zuten, EAJk gaiok plazaratuta.
aza 02 Udala
Azaroaren 29ko bozetan Azpeitiko hauteskunde mahaietan izango diren kide titularrak eta ordezkoak izendatzeko zozketa egingo dute. Horrez gain, Azpeitiko Zaintza Plana nahiz UEMAren Esnatu mozioa izango dituzte hizketagai 19:00etan hasiko den azaroko udalbatzarrean.