Udal ordezkariek harrera egin diete Erasmus+ programaren bueltan herrira etorritako Alemaniako ikasleei

Julene Frantzesena aza 07, 08:25 Hezkuntza

Izarraizpe ikastola publikoarekin elkartrukea eginez, Aachengo (Alemania) St. Leonhard Gymnasiumeko ikasleak Azpeitian izan dira astean zehar. Herenegun horiei harrera egin zieten Nagore Alkorta alkateak eta Ander Larrañaga zinegotziak.

PISA txostena, pantailak eta zapatak
GUKA papereko erreportajeak

Mailo Oiarzabal aza 02 Hezkuntza

Irakurmenean, matematikan zein zientzian, beherako bidean jarraitzen du Hego Euskal Herriko bigarren hezkuntzako ikasleen mailak. Hori ondorioztatu daiteke, behinik behin, PISA txostenaren azken edizioan jasotako emaitzei erreparatuta. PISAk aurkeztutako argazkiak Urola Kostako ikasgeletan ikusten dutenaren antz faltarik ez duela adierazi dute erreportaje honetarako hitz egin duten profesionalek, baina argazki osoak beste kolore eta osagai batzuk ere baditu, eta horiek ere kontuan hartzearen beharra azpimarratu dute.