api 05, 16:58 Kultura
Arantzazu ama: errespetuzko begirada bat saiakera liburua idatzi du Iñaki Lasa Oto Goena baserriko semeak. Arantzazuko santutegiaren historiaz, naturaz eta espirialtasunaz idatzi du, eta gogoeta Pello Zabala zenari eskaini dio.
api 04 Kultura
Euskal dantzak bizitza osoko bidelagun izan ditu Andoni Etxeberriak; txikitatik gaur arte, dantzak eman dio erritmoa, oreka eta haren egunerokoari kolorea. Beti izan da gozatzearen aldekoa; bai plazan, bai entseguetan, baita bere kabuz mugitzen denean ere. Kirolzale amorratua da eta mugitzeko grina horrek sekulako askatasuna ematen dio dantza bakoitzean. Kaleko giroaz, lagunarteaz eta umore onaz inguratzen da, eta ez du gozatzeari uzteko asmorik. Berea da Erretratua martxoko Azpeitia Guka aldizkarian.