2019-1-12. Aitor Zubillagak zilarrezko domina irabazi zuen Gipuzkoako pista estaliko atletismo txapelketaren 60 metroko lasterketan.
2015-1-12. Zestoako Danbolinzulo koban 2014ko abenduaren 14an aurkitutako Paleolito garaiko labar-margoen berri eman zuen Antxieta Arkeologia Taldeak.
2013-1-12. Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakari izendatu zuten berriro.
2012-1-12. Jose Luis Frantzesenak danborradako piezak pianorako moldatu zituen.
2012-1-12. Burdinbidearen Euskal Museoaren estatutu berriak onartu zituzten.
2010-1-12. Patxi Aizpitartek bikario kargua utzi zuen Munilla gotzain izendatzean.
2005-1-12. Almacenes Etxeberria, Memesa eta Lausa enpresek bat egin eta Sein taldea osatu zuten.
1984-1-12. Nuarben Ibaieder urtegia egiteko bozketa egin zuen Udalak: hamabi zinegotzik baiezkoa eman zuten, lauk ezezkoa eta beste bat ez zen agertu.
1936-1-12. Antzibarrena baserrian jaio zen Imanol Lazkano bertsolaria.
1931-1-12. Bere luzera guztian Enparan kalea alkitraneztatzea erabaki zuten, horrela espaloiak desagertuz.
1928-1-12. Udalak Urrestillatik Aratz-errekara bitartean bidea egiteko biztanleen eskaera aintzakotzat hartu zuen.
1923-1-12. Urola ibaia hornitzeko 6.000 amuarrain arrautza inguratzea erabaki zuten.
1914-1-12. Diputazioaren eskaerari erantzunez, Afrikan zeuden herritar soldaduen zerrenda osatzea erabaki zuten.
1903-1-12. Udalak, Inazio donearen jaietarako zezen- plaza amaiturik egon zedin, tramite guztiak ahalik eta azkarren aurrera eramatea erabaki zuen.
1874-1-12. Herriak agindutako bando bakoitzeko pregonariari erreal bat ordaintzea erabaki zuten.
1863-1-12. Urrestillako kaleak harriztatzeko Udalak harriak prestatzeko tratua Joxe Mari Etxeberriarekin egin zuen.
1804-1-12. Bando baten bidez jakinarazi zuten azoka egunetan goizeko hamaikak bitartean ezin zitekeela salgai jartzeko ezer erosi, eta gainontzeko egunetan hamarrak bitartean berdin; eta, gainera, ez euren kasa eta ez beste inor bidalita azokara bidean ziren saltzaileengana.
1804-1-12. Bando bidez, komentu eta parrokiko atarietan jolasean ibiltzea debekatu zuten.
1694-1-12. Konponketa lanak egiteko Elormendi Pedro donearen ermita ikustea erabaki zuten.
1682-1-12. Zedula erreal baten bidez, korrejidoreari, ondare erreal bezala, Loiolako Ikastetxe Errealaren jabetza har zezan agindu zioten.
1679-1-12. Alkateak, herriaren izenean, Frantziskanen Abadesarekin Pedro Altuna Arostegiren memoriakoa zen Miranda etxeari buruz eginiko konponketa adierazi zuen. Kobratzeko interesak 1.130 dukat izan ziren guztira, eta zilarrezko 200 dukateko, zentsuari esker.
1673-1-12. Ontzat hartu zuten Juan Bautista Aizarnazabalek eginiko azterketa, eta Elolaren kaperau izendatu zuten.
1644-1-12. Erreginaren hilketa funtzioetan, herriak 30.216 erreal gastatu zituela esan zen.
1640-1-12. Hilaren 14an soldadu konpainia batek irten behar zuen herritik, Pasaiara eta Lezora bidean jartzeko, eta bera osatu zuten 25 mosketariei bolbora eta metxa ematea erabaki zuten, alkabuzekin joango zirenei bezala.
1564-1-12. Alkateari Gasteiz edo Burgosen Elolaren kaperarako organo bat aurkitzea agindu zioten eta, behar bezalakorik ez bazuen aurkitzen, berri bat eginarazteko.
1551-1-12. Gaur egun Sucre bezala ezagutzen den La Plata herrian testamentua egin zuen Juan IbaƱez Garagarzak. Haren ondasun batzuk Potosiko Meategietan jarri zituzten eta beste zati bat, berriz, Azpeitiko bere etxearen ondoan ospitale bat sortzeko utzi zuen. Negozio gizona zen eta, dirudienez, harremanak izan zituen Pizarro konkistatzailearen Hernando anaiarekin.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago