2015-5-15. Gorka Azkunek saria jaso zuen IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresuan, Ingeniaritza eta Arkitektura arloan.
2015-5-15. Joxe Mari Eizagirre, Lagun Onak Futbol Taldeko presidente izandakoa, hil zen.
2012-5-15. Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin zuen Amaia Azkue hiltzea leporatutako gaztearen aurkako zigorra.
2010-5-15. Hazpandarran Azpeitira etorri ziren, bi herrien arteko harremanak sendotzen jarraitzeko asmoz.
2005-5-15. Xabier Iturraldek Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa irabazi zuen. Lehia Astigarragan jokatu zuten, eta 6.44ko denborarekin izan zen garaile.
1997-5-15. Azpeitiko merkataritzari buruzko ikerketa soziologikoa aurkeztu zuen Udalak.
1934-5-15. Aratz-errekarako errepidea egiteko behar ziren langileetatik %70 herritar langabetuak izatea onartu zuten, momentuko langabezia kontuan harturik.
1912-5-15. Merkatari ibiltariek kalteak sortzen zizkietela esanez, herritar merkatariek eginiko kexak kontuan hartuta bigarrenei postua kobratzea onartu zuten.
1905-5-15. Herriari elektrika argia eskainiz, Anastasio Beloki eta Klaudio Manuel Odriozolak eginiko proposamenak ikusi ondoren, bigarrenarekin tratua egitea erabaki egindako.
1895-5-15. Errekalde ingurutik Errezilerako errepidearekin Gazte ondoan bat egingo zuen bidearen enkantea onartu zuten.
1882-5-15. Unean trinketea zegoen tokian frontoi berria egiteko proiektua aurkeztu zuen herritarren artean sortutako batzordeak, eta Udalak beste batzorde bat izendatzea erabaki zuen, bata eta bestea harremanetan jarri eta proiektu berria aurkez zezaten.
1851-5-15. Erraztibasotik Salbatorera egindako bidea zuzentzen zuen Manuel Peironcelyk zioen derrigorrezkoa zela Urrestillako zubian aldaketak egitea. Herriak adierazi zuen behar zena egiteko prest zegoela.
1826-5-15. Bakoitzaren zuzentasuna kontuan hartuta, Gipuzkoako tertzioa osa zezaketenen aukeraketa egin zuten. Herriko agintariekin zerbitzua egin gabe gelditzen ziren herritarrak bildu ziren horretarako, denen artean zenbaiten jokaera politikoa neurtzeko. Horrela aukeratutakoen artean agertzen ziren: Manuel Etxeberria, Joxe Joakin Etxeberria, Joxe Oiarzabal, Joxe Bixente Bergaretxe, Juan Angel OtaƱo, Joxe Iparragirre, Joxe Olaizola, Joakin Amenabar, Joxe Inazio Iriarte, Agustin Iturriaga, Tomas Iturbe, Bernardo Iturriaga, Diego Abarrategi eta abar, 44 bat bitartean; Blas Antonio Arrieta kanpoan gelditu zen.
1793-5-15. Gaztelako (Espainia) Kontseilu Nagusiak bidalitako agindu errealaren berri eman zuten, errogatibak egiteko erregearen asmoak betetzeko laguntza eskatuz. Apaizei albistea pasatzea erabaki zuten, hilaren 19an errogatiba, meza eta prozesioa egiteko kaleetan.
1786-5-15. Herri Batzarrean San Inazio bezperan eta egunean elizkizunetara korporazioan joateko botoari buruz hitz egin zuten, eta Inazio beatifikatu zen unean eginiko botoa indarrean zen edo ez jakiteko behar ziren gestioak egiteko ahalmena ematea erabaki zen unean ziren agintariei. Guztiaren berri garbi jakitean beste udalbatzar batean hartuko zen erabakia.
1786-5-15. Urteko alardea edo arma erakusketa formaltasun txikiarekin egiten zela adierazi zuten, neurriak hartu nahirik. Egiten zen bakoitzean gutxienez 150 gizaseme egotea beharrezkoa zen. Herriko biztanleen zerrenda egitea egokia zela esan zieten orduko agintariei, txandaka deitzean agertzeko eta ordezkoak bidaltzeko, izenda zezaketen isunarekin. Bestalde, alardean gorde beharreko ordena erabaki zuten: lehen lerroetan agintaritza eskura zezaketen herritarrak izango ziren, eta haien ondoren herritar kapera bereziak eta, azkenik, horien ondoren kapera gabeak, baina odol garbitasuna aurkeztu zutenak eta kanpotik herriratu eta oraindik horrelakorik egin ez zutenak.
1671-5-15. Mosketari bakoitzari alarderako libra erdi bat bolbora ematea erabaki egindako, herriak ordainduta.
1667-5-15. Amuarraina eta aingira libra erreal bat eta erdiko prezioa saltzeko agindua eman zuten, hamar mila maraiko isunarekin.
1604-5-15. Martin Gerrenzurik bere testamendua egin zuen.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago