1930-8-11. Domingo eta Joxe LarraƱaga anaiek egin nahi zuten altzari pabilioiaz Tadeo Aztiria inspektoreak iritzia eman zuen, eta pabilioia onartu zuten.
1919-8-11. Zenbait tabernatan erabiltzen zituzten organilloak sortzen zituzten iskanbilen berri eman zuten, herritarren lasaitasuna mozten zutelako. Horrelako tresnak ziren tokietan aparteko ikuskizuna sortzen zen, batez ere Biktor Loinazek zeukan tabernan, eta kexa ugari jasotzen zuten haren aurka. Aho batez erabaki zuten era horretako tresnei urtean 365 pezetako zerga ezartzea. Ordainketa hil bakoitzean eta zatika egingo zuten. Erabakiaren berri ahalik eta azkarren eman zuten.
1913-8-11. Diputazioak herri sarrera eta irteeretan autoen abiadura hamar kilometro ordura mugatu zuten kartelak jartzeko emandako agindua betetzea erabaki zuten. Udaltzainei agindua zaintzea eta betearaztea eskatu zieten.
1913-8-11. Ikastetxean jarraitzeko Anaia Maristek egindako proposamena irakurri zuten, maiatzaren 14ko batzarrean erantzunik gabe gelditu baitzen. Ahalik eta azkarren irtenbidea topatzeko batzordea izendatu zuten.
1811-8-11. Joxe Arregi 'Etxatxo' hornitzaileak egindako proposamena ezagutu ondoren, herrian zen Frantziako tropak behar zuen ardoaz hitz egin zuten. Gaia aztertzeko batzordea izendatu zuten. Batzordea Inazio Bixente Mayora, Enparan zaharra eta Errazti zinegotziek osatu zuten.
1784-8-11. Errukietxeko administrariek aurreko egunez egindako herritar kongresuaz txostena aurkeztu zuten. Bertan, Juan Bautista Alzaga, bere aita Miguel zenaren hutsunea betetzeko administrari izendatu zutela esan zuten.
1731-8-11. Herriko kartzelan egindako lanak neurtzeko Erkizia erregidorea eta Inazio Ibero maisua izendatu zituzten.
1710-8-11. Parrokiko etxezainak adierazi zuen erretoreak Inkisizioak emandako agindu bat zuela jakinarazi zioala. Agindu horren arabera, elizako inork ezin zuen aitortzarik egin, beharrezko aitorlekurik gabe. Lekua ikusi ondoren, ziren hirurak beste hiru kantzelekin nahikoa izango zirela adierazi zuela gaineratu zuen etxezainak eta haiek egiteko baimena eskatu zuen. Udalak horrela egitea erabaki zuen.
1709-8-11. Herri Batzarrean probintziak erregeari eskainitako 500 soldadu osatzeko herriak aukeratu beharrekoez hitz egin zuten. 18 urtetik 60 urte bitarterakoak izan behar zuten soldaduek eta Donostia, Hondarribia eta Pasaiako portuetara joan behar zuten. Parrokien bidez deialdia egitea erabaki zuten, aurreko arratsaldean zozketa egiteko deialdira zortzi gazte soilik bildu baitziren. Soldadu bakoitzari urrezko bi ezkutuko lau dobloe emango zizkioten, baita jantziak eta armak ere. Gehienez urte bakar bat igaro beharko zuten kanpoan, gerrateak jarraituko balu beste 25 soldadu aukeratuko baitzituen herriak haien ordez joateko. Ostegunean egingo zuten zozketa, goizeko zortzietan.
1656-8-11. Domingo Betelu zirujauak, herrian bertan ezkondu zenez eta maila ona zuenez, herritar egin nahi zuela jakinarazi zuen eta behar zen informazio eskaera egiteko azaldu zuen. Herriko eskribauari Bidanian eta behar zen tokietan bere berri jakiteko egin beharrekoa egiteko agindu zioten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago