Eguna: 4-18

  • 2012-4-18. Pertsona baten gorpua aurkitu zuten Lapatxeko zabortegian. Handik bi egunera jakinarazi zuten 31 urteko gizonezko batena zela.
  • 2012-4-18. Credeblug-ek industria arloko enpresa txiki eta ertainen urteko saria jaso zuen, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik.
  • 2010-4-18. 'Azpeitiko kontuak eta komeriak' ipuin bilduma argitaratu zuten.
  • 1994-4-18. Badok hamahiru Ikastolen Lagunak Kultur Elkartea aurkeztu zuten.
  • 1988-4-18. Espainiako Obra Publiko eta Hirigintza Ministerioak jakinarazi zuen Azpeitiko Hirigintza Plangintzaren Arau Osagarriak estatu mailako saria jasoko zuela.
  • 1963-4-18. Kristina enparantzako eraikin berriaren azpian Udal Liburutegi Publikoa sortzea erabaki zuten.
  • 1932-4-18. 11 lagunez osaturiko suhiltzaileen zerrenda onartu zuten, kabo Pedro Segurola zela.
  • 1929-4-18. Altzari fabrika bat jarri nahirik, Domingo Lizarraldek Harzubiko bere baratzan pabilioi bat altxatzeko baimena eskatu zuen. Udalak Martzelo Gibert arkitektuak eginiko planoa aurkeztu eta ematea erabaki zuen.
  • 1923-4-18. Probintziako Batzordeak Urola trenaren geltokirako bidea %65ean ordainduko zuela adierazi zuen, oinarritzat 133.477'18 pezeta harturik eta Bizkarrondok eginiko proiektua aurrera eramateko askatasunarekin.
  • 1866-4-18. Juan Joxe Ezeiza Mardura pilotaria jaio zen.
  • 1864-4-18. San Domingo komentuaren desegitea enkantean jartzea erabaki zuten.
  • 1823-4-18. Hilaren 9an Espainiako erregeak emandako aginduaren berri eman zuten; Udala osatzen zutenek postuak utzi eta, aurrez, 1820an ezerezean utzitako kide beraiek osatu behar zutela esan zuten. Horrela, orduan bertan osatu zuten Udala.
  • 1775-4-18. Parrokian egiten ziren obretarako izendatutako batzordeak jakinarazi zuen atariko arkuen gailurrean joan behar zuen San Sebastianen irudia Pedro de Michel eskultoreari egitea agindu ziotela, Ventura Rodriguezek emandako itxura gogoan izanik. Irudia, osagaiak eta apaindurak egiteko kontratua 12.000 errealean egin zutela adierazi zuten, eta herriak onartu egin zuen.
  • 1773-4-18. Biztanle batzuk izurrite batek jota hil zirela eta beste batzuk kutsaturik zeudela ikusirik, horrelako kasuetan ohikoa zen bezala erretoreari errogatibak egiteko eta mezak eskaintzeko eskaera egitea erabaki zuten, San Rokeren bidez, Jainkoaren laguntza iristeko.
  • 1684-4-18. Juan Oñazek bere etxea korrejidoreari uzteko bete ezinezko baldintzak jarri zizkion, eta herriko sendagile Andres Zuolari berea eskatzea erabaki zuten.
  • 1670-4-18. Izarraitz aldean Azautza baserritik hasi eta Olazko ermita arteko bidea egokitzea eta inguruan lurrak zituztenek ubideak garbitzea erabaki zuten.
  • 1599-4-18. Alkateak aurreko igandeko meza nagusian gertatu zena jakin zuenean, haserrea agertu zuen, bere eskaintzaren zain egon gabe apaizak emakumeek eginikoak jasotzera alde egin zuelako eta betidanik ezagutu zen ohitura alde batera utzi zuelako. Iruñeko apezpikuari gertatutakoaren berri ematea erabaki zuten, behar ziren neurriak har zitzan.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan