1989-12-17. Xabier Euzkitzek hirugarren postua lortu zuen Bertsolari Txapelketa Nagusian, Donostian, Belodromoan.
1989-12-13. Udal Liburutegiak egoitza berria estreinatu zuen: Enparan dorretxean.
1989-11-26. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioa jokatu zuten Izarraitz pilotalekuan eta, batez ere, Xabier Euzkitze herritarrak, Andoni Egañak eta Jon Enbeitak eman zuten mailarik handiena.
1989-10-8. Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Diputazioak eta Gipuzkoako Ardi Latxaren Elkarteak antolaturik, Artzain Eguna ospatu zuten herrian.
1989-9-19. Italiatik itzuli zen Nuarbe Sokatira Taldea, 560 kilotan taldekako txapela lortu ondoren, baina Udalaren ongi-etorririk jaso gabe gelditu zen.
1989-9-16. Juan Karlos Arruti 'Paterra' espetxeratu zuten, ETAko kide zelakoan.
1989-5-14. Parrokiko organojolea izan zen Julian Barrenetxeari omenaldia eskaini zioten. II. Haur Abeslarien Eguna ospatu zuten.
1989-4-11. Urola trena eraisteko dekretua jakinarazi zuten.
1989-2-23. Azpeitiko Udalak omenaldia eskaini zien Joxe eta Xebaxtian Lizaso aita-seme, Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi, Xabier Euzkitze, Anjel Larrañaga eta Joxe Mari Altuna bertsolariei.
1989-1-22. Iñaki Azpiazu apaizari omenaldia eskaini zioten. Apaiz ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Frantzian erbesteratuta jazarpenean zirenei laguntzen ahalegindu zen. 'Gernika' batailoiko kaperaua izan zen. Geroago Argentinara pasatu zen, Buenos Aires hirian Euskaltzaleak zuzenduz. Gizarte mailako bultzatzaile handia izanik, idazle bezala ere lan egokiak argitaratu zituen 'Anayak', 'Euzko-Deya', 'Gernika' eta 'Gure Herria' aldizkarietan; gogoan edukitzekoak dira 'Siete meses y siete dias en la España de Franco' eta 'El caso del clero vasco' lanak.
1989-1-19. Jose Luis Frantzesenak sortutako 'Agurre' eta 'Alarde II.a' estreinatu zituzten danborradan.
1989-1-13. Cidemco deituriko zentroa inauguratu zuten herrian.
1988-12-21. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek Iraurgi Lantzen Elkartea aurkeztu zuten, udaletxean. Eurek sortu zuten.
1988-10-24. Urolako Mankomunitateak Lanbide Heziketako hasierako tailerrak inauguratu zituen herrian.
1988-10-23. EAJk Gudari Eguna ospatu zuen herrian.
1988-10-11. Yalung Kang mendira eginiko espedizioak gailurra lortu zuen; Benantxio Irureta iritsi zen tontorrera. Espedizioko kide ziren, halaber: Pako Iriarte, Josu Arrieta, Josu Bereziartua, Joxe Urbieta 'Takolo', Frantzisko Xabier Maiz eta Pello Aranburu; koordinatzaile lanetan Joxe Mari Azpiazu aritu zen.
1988-10-3. Lapatx zabortegia inauguratu zuten ofizialki.
1988-9-30. Kike Zurutuza Herri Batasuneko zinegotziaren autoa erre zuten.
1988-8-2. Zezen Txokoa inauguratu zuten zezen-plazan.
1988-8-1. Instituzioen aurkako manifestazioak egin zituzten, eta haien eta herriko udaltzainen artean iskanbilak sortu ziren eguneko prozesio garaian.
1988-7-24. Urola trena ordezkatu zuten autobusak zerbitzua eskaintzen hasi ziren.
1988-7-2. 126 urteren ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusiak bildu ziren herrian.
1988-6-28. 'Azpeitia Annapurna II' filma estreinatu zuten.
1988-6-7. Esklaben elizan aurkeztu zen Juan Antxieta Musika Eskolako Antxieta Gazteak abesbatza.
1988-5-20. Yalung Kang mendiko espedizioa aurkeztu zuten. Joxe Mari Azpiazu, Pako Iriarte, Josu Arrieta, Josu Bereziartua, Joxe Urbieta 'Takolo', Frantzisko Xabier Maiz, Benantxio Irureta eta Pello Aranburuk osatu zuten.
1988-4-23. Urola trenaren aldeko Korrika ospatu zuten.
1988-4-18. Espainiako Obra Publiko eta Hirigintza Ministerioak jakinarazi zuen Azpeitiko Hirigintza Plangintzaren Arau Osagarriak estatu mailako saria jasoko zuela.
1988-3-29. Iñaki Azpiazu hil zen, Buenos Aires hiriko klinika batean.
1988-2-25. Pako San Sebastian mendizaleari eskaini zioten omenaldia hasi zen.
1988-2-25. Nuarbe Sokatira Taldeak urrezko domina irabazi zuen 640 kilotan Getxon, Faduran, Munduko Txapelketan.
1988-2-22. Herriko ganadu hiltegia itxi zuten, goi mailako agintariek aginduta.
1988-2-20. Urola trenaren aldeko martxa egin zuten Gasteizera, EAJ partaide izan gabe. Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ez zituen hartu Urola bailarako ordezkariak.
1988-2-14. Urola trenaren aldeko manifestazioa egin zuten herrian.
1988-2-9. Urola trenari buruz Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia atzera bota zuten Urolaldeko alkateek.
1988-2-5. Urola trena desagertzeko, Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri eman zuen, Gasteizen, Enrike Antolin Garraio eta Obra Publikoetako kontseilariak.
1988-1-19. Jose Luis Frantzesenak sortutako 'Mandioko Polka' doinua estreinatu zuten danborradan.
1988-1-17. Urola trenaren aldeko manifestazioa egin zuten Zumarraga-Urretxun.
1988-1-15. Eusko Jaurlaritzak Urola trenari buruz Ineco etxeak eginiko ikerketa aurkeztu zuen, Gasteizen.
1988-1-7. Urolako trenak zeharkatzen zituen sei herrietako alkateek, Eusko Jaurlaritzaren isiltasuna salatu zuten sinatutako dokumentu baten bidez, eta urtarrilaren 17rako deituta zen Zumarraga-Urretxu manifestazioa ontzat hartu zuten.
1987-12-20. Urola trenaren aldeko manifestazio handia izan zen Azpeitian. EAJk eta PSOEk ez zuten parte hartu protesta ekitaldian.
1987-11-27. Alkateek idatzi bat sinatu zuten, Eusko Jaurlaritzari abenduaren 31 arteko epea emanez Urola trenari buruz emandako hitza betetzeko.
1987-10-18. Herrian Topaketak-87 ekintzak ospatu zituzten. Hemeretzi abesbatza bildu ziren, eta Akilino Amezua azpeitiar organo-egilea gogoratu zuten.
1987-9-15. Zumarragako, Urretxuko, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako alkateak Lakuan bildu ziren Eusko Jaurlaritzarekin, Urola trenari buruz hitz egiteko, trena kendu zuelako Jaurlaritzak.
1987-9-4. Urola trenari buruz hitz egiteko, eta Azpeitiko Udalaren deialdia jasota, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako alkateak bildu ziren herrian.
1987-8-2. ETB1ek herriko zezen-plazatik zekorketa eman zuen. Isaias eta Tulio Vazquezen ganaduarekin Rui Benito Vázquez, Fernández Meca eta Joxe Mari Plaza toreatzaileak neurtu ziren.
1987-7-17. Ilunpe Elkarteak antolatuta Zesar Valverde I. Pilota Oroimenekoa jokatu zuten.
1987-7-1. Umeen Museoa zabaldu zuten Egibar baserrian.
1987-7-1. Miguel Larralde danborrariaren semea joan zen aitaren ofizioa betetzen, Txaribarko semearekin batera. Txilibitua jotzen, berriz, Meltxor Oiarzun.
1987-6-5. Umeen Museoa inauguratu zuten, Egibar baserrian.
1987-4-24. Azpeitiko Zine Klub Elkarteak 'Mateo Txistu' filma estreinatu zuen.
1987-4-5. Hazparne-Azpeitia senidetasun eguna ospatu zuten. Lapurdiko herria da Hazparne.
1987-3-8. Udal Igerilekuan XXVI. Euskadiko Igeri Txapelketak hasi zituzten.
1987-3-1. Luz Ardiden (Frantzia) inguruan hil zen Pako San Sebastian mendizalea, teleaulki bat haustean.
1987-1-7. 22:15ak aldera epaitegiko sarrerari su eman zioten.
1986-12-30. Josu Bereziartua eta Pako Iriarte Aconcaguako (6.959 metro) gailurrera iritsi ziren.
1986-11-14. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Garraio Saila eta Azpeitiko Udalaren artean Egibar baserrian egin nahi zen Umeen Museoari buruz hitzarmena sinatu zuten.
1986-11-14. Gaueko hamaikak eta berehala bi lehergailuk eztanda egin zuten Landeta auzoan, Talbot eta Citroen auto etxeetan.
1986-11-4. Izarraitz pilotalekuan omenaldia egin zioten Cesar Valverde zenari; pilotazale porrokatua izan zen.
1986-11-4. Herriak adierazi zen benetan gaizki portatu zirela fraideak herriarekin, zalantzan jarririk biztanleen odol garbia eta kaparetasunean ukiturik. Martin Eleizalderekin eta Pedro Arriagarekin batera, Juan Lopez Ondarra, Domingo Arandia, Inazio Agirre eta Inigo Alzagari eskribauarekin San Agustin komentura joan eta albistearen berri emateko eskatu zieten, ondoren priorea eta fraideei galdetuz euren artean sortutakoak ziren edo ez abokatuaren hitzak.
1986-11-4. Fraideekin eginiko bileran jasotako aktaren berri eman zuten, Juan Benantxio Dareto abokatuaren jokaera salatu zuten, eta prioreari eskatu zioten hari adierazteko herriak jarri zuen auziaren berri. Prioreak, ordea, esan zuen ez zela horrelakorik egiten ausartzen, aurrez bere probintzialarekin harremanetan jarri gabe. Prioreak zioen herriaren ordezkariek beharreko neurriak hartu gabe ez zirela geldituko adierazi ziotela.
1986-10-31. Julian Barrenetxea herriko organista izandakoari eskainitako omenaldiari hasiera eman zioten.
1986-10-6. Kaka Flash Irratiak antolaturiko hilabete kulturala hasi zen.
1986-9-18. Aitonena jubilatuen egoitzako estatutuak onartu zituzten.
1986-7-25. Frontoi Txikia inauguratu zuten.
1986-7-14. Zerbitzua emateari utzi zion Urolako trenak.
1986-7-13. Urola trenak bidaiarien zerbitzua moztu zuen.
1986-6-11. Sute batek Elosiagako Muno baserria suntsitu zuen.
1986-6-1. Aitonena jubilatuen egoitza inauguratu zuten.
1986-5-4. Urola trenak Donostiara bitarteko bidaia egin zuen, inauguratu zeneko 60. urtemuga betetzean, Gipuzkoako Trenaren Lagunak Taldeak antolaturik.
1986-4-30. Urola trenaren zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.
1986-4-29. Urola trena "modernizatzea" erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.
1986-4-27. Lapatx zabortegiaren aurkako manifestazioa egin zuten.
1986-4-26. Urola trenaren aldeko manifestazioa egin zuten.
1986-4-23. Gipuzkoako Diputazioak Eusko Jaurlaritzari Urola trenaren aldeko eskaera zuzendu zion.
1986-4-20. Donato Aristi organujolea omendu zuten Urrestillan.
1986-4-20. Udaltzainek akuilu luze eta zorrotzak erabiltzen zituzten belarrez gainezka ziren gurdietan indarrean miatzeko.
1986-4-19. Xebaxtian Lizaso bertsolariari omenaldia egin zioten. Urte berean Euskal Herriko Txapelketa Nagusia irabazi zuen.
1986-3-24. Jotakie taldearen lehen LPa salgai jarri zuten.
1986-3-23. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian Xebastian Lizaso nagusitu zen, Donostian.
1986-2-14. Azpiazu anaiek parrokiko organoan konponketa lanak egin ondoren, Joxe Manuel Azkuek kontzertua eskaini zuen. Hurrengo egunean, Esteban Elizondok beste bat eman zuen.
1986-2-7. Lagun Onak Txirrindulari Elkartea sortu zuten.
1986-2-7. Lehen aldiz, karnabal inguruan, kaldereroen konpartsa kaleratu zuten herrian.
1986-2-6. Antxieta Etxean, Imanol Elias Odriozolak idatzitako 'Guia historica y taurina de Azpeitia' izeneko liburua aurkeztu zuen Udalak.
1986-1-19. Jose Luis Frantzesenak sortutako 'Soreasuko Sebastian' doinua estreinatu zuten danborradan.
1986-1-3. Ertzaintzak Kaka Flash Irratia itxi zuen.
1985-12-31. Jose Mari Bastida alkatearen autoa suntsitu egin zuten.
1985-12-23. Jose Mari Bastida alkatearen aginduz, Kaka Flash irrati librea itxi egin zuten.
1985-12-2. Herrian abesbatza berria sortu nahian Musika Eskolako abesbatza, parrokiko abesbatza eta lehenagotik Olatz Abesbatzan ibilitako kideak bildu egin ziren. Bilkuratik sortu zuten Julian Barrenetxea abesbatza.
1985-10-6. Anaia Frantzisko Garate jesuita beatifikatu zuten.
1985-4-27. Herriko Osasun Zentroa inauguratu zuten, ofizialki.
1985-3-11. Urolako II. Altzari Astea hasi zen.
1985-2-16. Lehen aldiz herrian kaldereroen konpartsa kaleratu zuten.
1985-2-11. Osasun Zentroan kontsultak hasi zituzten.
1985-2-10. Zabortegi kontrolatuaren aurkako manifestazioa egin zuten.
1985-2-9. Osasun Zentroa inauguratu eta lehen zerbitzuak eskaintzen hasi ziren.
1985-2-3. Santi Lazkano hil zen Aizarnazabaldik Zarautzerako bidean. Motorrean zihoan eta errepidea gurutzatzen hasi zen pertsona bat saihestearren, bazterra jota hil zen.
1985-1-24. Lurgintza Nekazari Elkarteak bere etxe nagusia inauguratu zuen.
1985-1-10. Jose Mari Bastidak hartu zuen ofizialki herriko alkatetza, Imanol Elias Odriozolak dimisioa eman ondoren.
1984-5-27. Xoxoteko aterpea zabaldu zuten.
1984-5-3. Elosiaga auzorako Iturriazkiagatik ura hartzeko proiektua aurrera eramatea erabaki zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago