2010-12-22. Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu zuen Kutxa eta Euskadiko Kutxarekin.
2005-12-22. Urola Ikastolak Zilarrezko 'Q' saria, jaso zuen, "kalitatezko zerbitzua eskaintzeagatik eta kudeaketa berritzaileagatik".
1992-12-22. Luis Oyono Iraurgi Saskibaloi Taldeko donostiar jokalari ohiari omenaldia eskaini zioten. Granollers eta Askatuak taldeak neurtu ziren (91-90).
1982-12-22. Osasun Zentroko obrak hasi zituzten.
1918-12-22. OƱatin ospatutako batzarraren ondoren, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako diputazioetako ordezkariek Donostian bildurik Eusko Ikaskuntza Elkartea sortzea erabaki zuten. Arturo Kanpion izendatu zuten ohorezko lehendakari eta Julian Elorza azpeitiarra lehendakari jator. Beste karguetarako: Julio Urkijo, Pierres Broussain, Angel Apraiz, Gregorio Mujika, Leontzio Urabaien eta Victor Artola.
1913-12-22. Damaso Azkuek Txanplandin-soro lurraldearen ondoan eraikin bat egiteko baimena eskatu zuen. Zumitz altzariak lantzeko fabrika sortu eta Urola ibairen gainean zubia egiteko zen eskatutako baimena -Aranburu, Azpiazu eta Konpainiak zuen fabrikaren aurrean-. Aurkeztu zituen planoak onartu eta baimena ematea erabaki zuen Udalak.
1913-12-22. Alkatearen mozioa onartuz, Santo Tomas alderdiko enparantzako arkupea asfaltatzea erabaki zuten.
1820-12-22. Ikusita Urrestillako udal konstituzionalak ez ziola erantzunik ematen Azpeitikoak eginiko gutunari, kobratutako zergei buruz likidazioa aurkeztea eskatuz Inazio Genaro Jauregiri ahalmena ematea erabaki zuten, Urrestillara joan eta aurtengo urteko kontuen likidazioa egiteko.
1790-12-22. Kontuan izanik diru gutxi zuela orduan parrokiak eta bere atarian egiten ari ziren obrak geldituz gero kalte handiak sor zitezkeela bertako langileentzat -egindako guztia, gainera, oraindik asko kobratu gabe ziren-, herriak obrarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen, eta garia erosteko zeukan dirutik ahal zuen guztia aurreratu zuen.
1760-12-22. Nikolas Altunak kontuak aurkeztu zituen, San Agustin komentuko erretaula nagusia egitean sortutako gastuen berri emanez, eta Udalak guztia onartu zuen.
1690-12-22. Amuko bidea egitea eskatu zien herriak Mateo Etxaniz eta Juan Apaeztegiri, eta horretarako herritar langile talde bat hartu zuten. Juanelarro errekatik Loiolara bitartekoa eta Soreasu presaren inguruko bideak egokitzea, berriz, Martin Olaizola eta Mateo Zuazolari eskatu zieten.
1593-12-22. Enparan zubia berriro altxatzeko proiektuak aurkeztu zituen Joan Apoita maisuak, haietako bat lehengo erakoa eta bestea arku bat edo begi bat gutxiago zuena. Herriak lehen bezalakoa egitea erabaki zuen.
1593-12-22. Zurginek zuhaitzak ebakitzen zituzten, inolako baimenik gabe, ondoren egurra saltzeko herritarrei; eta horrek kalte handiak eragiten zituen basoetan. Hala, zuhaitzak ebakitzea debekatzea erabaki zuten, baldin eta obra bat egiteko behar ez bazen.
1567-12-22. Elolaren kaperako Sevillatik (Espainia) bidalitako organoa Zumaiako portura iritsi zela adierazi zuten, eta herrira ekartzea erabaki zuten.
1567-12-22. Herriko agintariek ostiralero bilera egitea erabaki zuten.
1563-12-22. Herriak Martin Perez Barrenolarekin auzia zuen, eskribau ofizioan jarraitzeko herri barruan bizitzea agintzen ziotelako. Juan Martinez Enparani herriaren ordezkari jarraitzea agindu zioten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago