Eguna: 1-28

  • 2017-1-28. Emakume izeneko aurreneko plaza izendatzeko ekitaldia ospatu zuten, Balentina Agirre Elorzaren omenez.
  • 2013-1-28. Corrugados Azpeitia martxan jarri zuten, baina Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzaren eta langileen arteko akordiorik gabe.
  • 2012-1-28. Imanol Lazkanok plazak utziko dituela iragarri zuen.
  • 2005-1-28. Joxe Elizburu kronista hil zen 90 urterekin, bihotzeko arazo batzuen ondorioz. 40 urtean 'El Diario Vasco' egunkarian Azpeitiko kartak idatzi zituen (1994 arte), eta 1960ko hamarkadan parrokiko organista lanak ere egin zituen.
  • 2005-1-28. Uztarria.com-ek 2005eko Sareko Argia saria irabazi zuen. Lasarte-Orian, Txitxardin Beltza jatetxean jaso zuen saria.
  • 1981-1-28. Honoko proiektuak onartu zituen Udalak: herri garbitokiaren konponketa, Urola ibaiaren ertzak egokitzea Loiola inguruan, parrokiko ataria egokitzea, Paulo VI.a eta Santutxo inguruak zoruztatzea, Paulo VI.a inguruaren saneamendua, elektrika indarra zenbait tokira eramatea...
  • 1957-1-28. Mila pezetako laguntza eman zion Udalak Accion Catolica gaztedi taldeari, San Sebastian egun bezperan -lehen haurren danborradan- desfilea antolatu zutelako.
  • 1945-1-28. Inazio Agirre eta Modesto Bereziartua aizkolarien arteko neurketa egin zen. Agirrek zortzi enbor 45'' eta lau 54'' zituela eta Bereziartuak, berriz, sei enbor 45'' eta lau 54''. Agirrek irabazi zuen 45' 59'' 2/5 denborarekin. Bereziartua erretiratu egin zen, lanean 45' 15'' denbora egin ondoren.
  • 1878-1-28. Julian Elorza jaio zen.
  • 1856-1-28. Juan Zudupek Harzubian zuen errementari inguruan, Miguel Tabernak eskatutako idiak perratzeko tramankulu bat egokitu zuten, herriak horretarako tokia emanez eta urtean lau erreal ordainduz.
  • 1831-1-28. Uholdeak kalte handiak eragin zituen bideetan.
  • 1779-1-28. Gipuzkoako Batzar Nagusiak herrian ospatuko zirela-eta, herriko parrokian organojole Nikolas Etxeberriari behar zituen musikariak ekarri eta guztia ongi prestatzeko eskatu zioten, beti ere denak apainduriz eta nabarmentasunez irten zezan.
  • 1731-1-28. Erkizia erregidoreak kartzelako alkaidea izendatzearekin zer gertatzen zen galdetu zuen. Aurrena horretarako Antonio Jauregi aukeratu zen eta, ondoren sortu ziren iskanbila batzuen ondoren, alkateak bere ordez Nikolas Arana izendatu zuen, aurrez inolako akordiorik hartu gabe. Alkatearen jokaera salatuz, abokatuen iritzia jakitea erabaki zuten.
  • 1719-1-28. Diputazioaren aginduak bete nahian eta herritar bereziekin eginiko udalbatzarrean, Frantzisko Tomas Azkue eta Tomas Inazio Korta izendatu zituzten herriratzen ziren erregearen soldaduei ongi-etorria egiteko.
  • 1707-1-28. Herriak kobratzen zuen ardoaren zergari buruz lan handia egin zuen Pedro Inazio Zabalari arroa bat txokolate oparitzea erabaki zuten.
  • 1667-1-28. Udalak, sei urtean zehar posta garraiatzaile lanerako Joxe Argarainekin tratua egin zuen. Urte bakoitzean 24 dukat ordaindu zizkion.
  • 1667-1-28. Martin Garatetxea maisuari Landetako zubia aurkeztu zuen eran konpontzeko agindu zioten.
  • 1590-1-28. Parrokian hilobi berriak egin zirela adierazi zuten, horiek saldu eta jaso zitekeen dirua egindako obrak ordaintzeko izanik. Lau berehala saldu zituzten, 30, 12, 14 eta 20 dukat ordainduz.
  • 1568-1-28. Amillibia izeneko lurraldean monastegi berri bat egiteko Martin Armentia maisu harginaren eta Frantziskanen arteko eskritura egin zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan