Eguna: 4-9

  • 2018-4-9. Eraikin berritua inauguratuta, Betharrameko eraikinean eskolak ematen hasi zen berriro Iraurgi Ikastetxea.
  • 2016-4-9. Ainara Torviscok Euskadiko Kick Boxing Txapelketa irabazi zuen, Zallan (Bizkaia).
  • 2011-4-9. Uztarria Komunikazio Taldeak Enkarna Arregiri eskainitako liburuxka biografikoa aurkeztu zuen. Alex Silvak idatzi zuen lana.
  • 1906-4-9. Eladio Manuel Odriozolak Urrestillako etxeetan indar elektrikoa jartzeko gogoa aurkeztu zuen. Urbieta errotatik, errepideari jarraituz, toki batzuetan linea botatzeko baimena eskatu zuen. Ontzat harturik, baiezkoa ematea erabaki zuten.
  • 1906-4-9. Ondorengo ikasturtean bigarren mailako heziketa martxan jarriko zuten edo ez uztailaren lehen egunerako erantzutea eskatu zieten Anai Maristei.
  • 1900-4-9. Probintziako Batzordeari Harzubiko zubian egiten ari ziren langintzak ahalik eta azkarren amaitzeko eskatzea erabaki Kristobal Aipuru alkateordeak, benetan arriskutsua baitzen. Herritarren kexa ugariak ere kontuan izan zituzten.
  • 1863-4-9. Kristobal Aipuru alkateordeak zuzentzen zuen udalbatzar apartekoan adierazi zuten albiste tristea: "Aszensio Inazio Altuna alkatea hil zen atzo bertan, Gasteizen, bihotzekoak jota, Madrilen ospatzekoa zen Diputatuen Kongresurako bidean. Bertako kidea zen Tolosaldeko probintziako diputatu bezala". Haren hileta elizkizunera korporazioan joatea aho batez erabaki zuten.
  • 1820-4-9. Espainiako Konstituzioa gogoan izanik, eta politiko nagusiak bidalitako agindua beteta, herritarrek euren botoa eman zuten alkatea, errejidoreak eta gainontzeko agintariak aukeratzeko.
  • 1811-4-9. Probintziako Kontseiluari Frantziako tropa herrian izateak nolako kalteak sortzen zizkion adieraztea erabaki zuten herriari, haien artean Kontseiluak izendatutako inor ez baitzegoen kontuak emateko.
  • 1769-4-9. Parrokiko elizan erabiltzeko Loiolatik ekarrita gauza guztien berri eman zioten eskribauari. Beste batzuk noren esku utzi ziren ere adierazi zioten, agiriak agertuz.
  • 1766-4-9. Beharrei erantzuteko herrian nahiko gari izango ote zen kezkatuta, Donostiari zerbait eskatzea erabaki zuten.
  • 1684-4-9. Korrejidorea bere ohiko txanda betetzera herrira zetorrela jakinda, eta kontuan izanik, unean behintzat, herriak ez zuela etxe egokirik harentzat eta sendiarentzat, Juan OƱazekin bere etxeari buruz hitz egitea erabaki zuten.
  • 1683-4-9. Joseph Iturriagak Basajaundegi basoan erabili zituen Frantziako ikazkinek eginiko kalteak neurtzeko, herriak batzordea izendatu zuen.
  • 1567-4-9. Gorputz eta San Sebastian egunetan, Letanietan eta Erramu egunean, Urrestillako gurutzea herriratu beharrari buruz hitz egin zuten, eta berekin batera urrestildarrak.
  • 1533-4-9. Parrokiko ordularia zerbait gorago aldatzea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan