2021-5-19. Ekindar aurkeztu zuten, energia autokontsumorako Azpeitiko kooperatiba.
2019-5-19. Disdira Bitxitegia ISBren gizonezkoen bigarren taldeak Espainiako EBA Ligara igotzeko txartela lortu zuen.
2013-5-19. Guillermo Aizpuru omendu zuten Oiartzunen, 1939 eta 1942 urte bitartean, frankismo garaian, gatibu gisa lan egin zuelako.
2011-5-19. Brasilgo CSNk eta Alfonso Gallardo Taldeak, Azpeitiko lantegien ordura arteko jabeak, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao enpresen salerosketa itxi zutela jakinarazi zuten.
1994-5-19. Donostiako Auzitegiak bertan behera utzi zuen Urolako ikastolen publifikazioa.
1991-5-19. 'Arruizko Txikia'-k 10.000 metrotan zezen-plazan eginiko 31.39' marka hausten ahalegindu ziren Joxe Apalantza eta Juan Mari Garin. Bigarrenak 31.18 egin zuen, eta lehenenak 32.18.
1936-5-19. Hilaren 31n herrian ospatuko zen Aberri Egunaren egitaraua aurkeztu zuen Olaizola zinegotziak. Frontoia, zezen-plaza, Musika Banda eta txistulariak inolako ordainketa gabe eskaintzea erabaki zuen Udalak.
1913-5-19. Gobernadore zibilak esan zuen Inazio Perez Arregik zinegotzi postua eta Azpeitiko Udaleko alkate ordezkaritzakoa uzten zituela, Gipuzkoako probintziko diputatu gisa aurkeztean.
1897-5-19. Zumarragatik Zumaiara bitarteko tranbiaren batzordeak eta Oraa ingeniariak eginiko konbenioa irakurri zuten. Udalak proiektua egiteko tokatzen zitzaion zatia ordainduko zuen edo ez galdetu zuten. Ordaindu beharrekoa erabaki zuten, baita bileraren akta eskatzea ere guztiaren berri jakiteko.
1847-5-19. Politiko Nagusiaren ofizioaren berri eman zuten, ur sulfurosoa zen Joxe Antonio Olazabalaren lurraldea Azkoitiko herriaren lurraldean zegoela herriak berak adierazten ziola esanez. Erabaki zuten hari jakinaraztea esandakoa ez zela horrela, baizik eta Olazabalen lurraldea Azpeitiko herriaren lurraldean zegoela.
1846-5-19. Ondasun gehien zuten herritarren zerrendak osatu zituzten. Urtean lau mila errealeko irabaziak gainditzen zituztenak agertzen ziren. Luis Arozena, Teodoro Azkarate eta Domingo Etxabe lizentziatuak zeuden lehen postuan, bederatzi mila errealekin, eta Jose Inazio Agirrezabalaga 7.500 errealekin. Gero Inazio Muguruza zegoen 7.200 errealekin, Joxe Bentura Zuloaga, Juan Bautista Arzuaga, Antonio Mari Larra, Frantzisko Urdapilleta, Joxe Antonio Aizpuru, Joxe Mari Uzin, Juan Inazio Bikendi eta Domingo Barrena zazpi mila errealekin, eta abar.
1830-5-19. Zakur amorratu antzeko bat herriko kaleetan ibili zela jakinda, sendagilearekin harremanetan jarri eta neurriak hartzea erabaki zuten.
1771-5-19. Ezkondu gabeko herriko gizasemeen eta urte horretako urtarrilaren lehen egunetik ezkondu zirenen zerrenda eman zuten ezagutzera. Eskribauari kopia bat egitea eskatu zitzioten, zerrenda bi zatitan banatuz: herri barruan bizi zirenak eta auzoetakoak.
1771-5-19. Herriak bidali behar zituen zortzi soldadu boluntariori ordaintzeko, 800 peso aurreratu zituen fidelak. Eskertu egin zioten.
1744-5-19. Eguraldi gogor eta euritsua izan zen azken denboraldian, eta artoa erabat atzeraturik zegoen. Herritar batzuek Jainkoari erregutzea eskatu zuten eta, erretorearekin hitz egin ondoren, horrela egitea erabaki zuten.
1596-5-19. Urrestillaren aldeko sententzia emana zuen Iruñeko bikario bagusiak, baina nuntzioari apelaturik zuen herriak, eta, hilarenb 20an letaniak hasiko zirenez, abokatu batekin herriak nola jokatu behar zuen kontsultatzea erabaki zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago