2020-12-15. Euskararen Urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen Artxara kooperatibak.
2018-12-15. Jon Alberdi pilotariak eta Maider Etxezabal sokatiralariak jaso zituzten 2018ko Azpeitiko kirolaririk onenen saria. Boluntario onenaren saria, berriz, Egoitz Arrutirentzat izan zen.
2012-12-15. Joxe Agirre bertsolaria hil zen, zorabio bat izanda, 83 urterekin.
2008-12-15. Epaitegi berritua inauguratu zuten Euskal Herria auzoan, eta gogoan izan zuten ETAk abenduaren 3an hil zuen Inazio Uria enpresaburua. Izan ere, epaitegiko lanak haren enpresak egin zituen: Altuna y Uriak.
2007-12-15. Urola Txirrindulari Eskolaren historiari buruz DVDa eta liburuxka atera zituzten. Eskolak 25 urte bete zituen 2007an.
2004-12-15. Iraurgi Saskibaloi Taldeak bere taberna ireki zuen, Ildefonso Gurrutxaga kalean. Irekieran saskibaloi munduko jendea nahiz bestelako lagun ugari bildu zen.
2002-12-15. 104 kiloko burdinarekin Urko mendira (793 metro) igotzeko saiakera egin zuen Inaxio Arregik, Eibarren. Burdina bizkarrean hartu eta tren geltokitik atera zen 09:00etan, baina ezin izan zituen gailurreraino dauden lau kilometro eta erdiak igo.
1994-12-15. Ikastolak Batzar Nagusia egin zuen, eta Herriko Batzordeak beste bilera baterako deialdia.
1991-12-15. Gipuzkoako Banden Federakuntza sortu zuten Azpeitian.
1937-12-15. Roman Azkueri baimena eman zioten Azkue y CompaƱia altzari lantegia handitzeko, Raimundo Alberdi arkitektuaren planoen itxuran.
1924-12-15. Gregorio Segurola kontratistaren eskaerari erantzunez, Lazaretoko lanak amaitzeko epea otsail bukaera arte luzatzea erabaki zuten.
1913-12-15. Herrian ikastetxea izateko akordioa sinatu zuen herriak Anaia Maristen probintzialarekin, eta horren berri eman zuten.
1906-12-15. Akilino Eizagirre 'Zepai' bertsolaria jaio zen, Azpeitian.
1902-12-15. Domingo Ezeizak prestatutako zezen-plazaren aurrekontua aurkeztu zuten. 59.295,50 pezetakoa zen, eta jaitsiera batzuekin 47.848,50 pezetatan gelditu zitekeen. Eztabaidatu ondoren eta iritzi desberdinak agertzean, bozketa bidez ontzat hartu zuten: zazpi baiezko eta lau ezezko.
1856-12-15. Hilaren 9ko aldizkari ofizial berezia irakurri zuten. Bertan, hilaren 3an emandako dekretu erreala jaso zuten, udal guztietan agintariak otsailaren 5ean aukeratu beharko zirela zioena. Alkatearekin batera, herritarren zerrenda prestatzeko bi zinegotzi eta gehien ordaintzen zuten bi herritarren aukeraketa egingo zuten.
1782-12-15. Azaroaren 12an Kontseiluak emandako erret ordenari erantzuna ematea erabaki zuten. Zor handiak zituenez, erantzuna izan zen banku 'nazionala' sortzea Azpeitiko herriari ezinezkoa egiten zitzaiola.
1781-12-15. Parrokiko sakristian egin nahi zituzten obrei buruz Urdapilleta erregidoreak adierazi zuen harremanak izan zituela Manuel Martin Carrera maisuarekin, baina ezinezkoa zela hori herriratzea, lan handietan sartuta baitzen une hartan. Zubelzu erregidorea maisuarengana bidaltzea erabaki zuten, Iberok egindako proiektuarekin.
1681-12-15. Erret zedula baten bidez AlcaƱicesko (Espainia) markesei baimena eman zieten lurrak saltzeko. Salerosketa horretan lortutako dirua Loiolako Ikastetxea egiteko bideratzea pentsatu zuten.
1630-12-15. Kontuan izanda herriko behartsuek txerriak hazten zituztela -horretarako janaririk izan gabe- eta zenbait lapurreta izan zirela baratza eta soroetan, herritar haiei txerriak haztea debekatzea erabaki zuten.
1584-12-15. Frantziskotarren monasterioko lekaimeen artean aspaldian iskanbilatan zebiltzala jakinik, haien probintzialari Azpeitira etortzeko eskatu zioten, lekaimeen artean bakea lor zezan.
1570-12-15. Herri Batzar Nagusian adierazi zuten herriak ezin zituela ordaindu gerrateak eragindako bide eta zubi konponketak, eta beste hainbat galerek sortutako zorrak 1.300 dukatekoak zirela basoak saldu ezean. Ondorioz, erregeari baimena eskatzea erabaki zuten, zortziehun dukat zentsuan hartzeko.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago