2010-2-6. Iñaki Regil 'Matxote' omendu zuten Kaldereroetan.
2003-2-6. Jose Mari Bastidak uko egin zion EAJko alkategai izateari eta, beraz, ez zen EAJko zerrendaburu izan maiatzeko udal hauteskundeetan. Bastidak 18 urte zeramatzan alkate, eta EAJren afiliatuei karta bidali zien erabaki horren berri emanez.
2002-2-6. Udalaren ekimenez, Gizartekintza eta Gazteria Sailak bultzatuta, droga menpekotasunei aurre egiteko Aurre Hartze egitasmoa martxan jarri zuten. Horretarako Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaia osatu zen. Mahaia gurasoen ordezkariek, irakasleen ordezkariek, herriko taldeen ordezkariek, psikologo eta egitasmoaren bultzatzaileek osatu zuten.
1996-2-6. Loiolabideko galtzada apurtu eta bost auto erori ziren Urola ibaira.
1994-2-6. Urrestillako sokatira taldeak 560 eta 600 kilotan goma gaineko liga irabazi zuen.
1986-2-6. Antxieta Etxean, Imanol Elias Odriozolak idatzitako 'Guia historica y taurina de Azpeitia' izeneko liburua aurkeztu zuen Udalak.
1934-2-6. Ziriako Agirre zinegotziaren eskaerari erantzunez, herriko artxiboan burdin atea jartzea erabaki zuten.
1933-2-6. Union Republicana elkarteko presidente Joxe Valverdek eginiko eskaera onartu eta herriko enparantza Nagusiari 'Errepublika Enparantza Nagusia' izena ematea erabaki zuten.
1911-2-6. Enparan zubia egiten ari zen Joxe Mari Aldalur kontratistari bigarren zatia ordaintzea erabaki zuten.
1905-2-6. Manuel Etxanizen marmol lantegitik kartzelara bitartean karel bat egitea eta handik Perdillegi baserrira bitartean hesi bat jartzea erabaki zuten.
1888-2-6. Loiolako zelaia egokitzeko zenbait herritarrek inolako interesik gabe eskainitako diru laguntza onartu zuten. Udalaren aurrekontuetan asignatu gabe gelditu zen, eta Inazio deunaren jaietarako dena amaitzea nahi zuten.
1865-2-6. Plaza Txikiaren ertzean hasi eta Enparantza Nagusiaren amaiera bitarteko lauzadura berriztatzea erabaki zuten, Probintziak erdia ordainduko zuen zeharbidea baitzen.
1863-2-6. Enparangain eta Errezil bidea konpontzen ari ziren langileei ohiko errazioak edo zatikoak ematea erabaki zuten: ohiko ardoa eta ogia.
1860-2-6. Apezpikuak elizaren dirutik Juan Amezuari eskainitako 2.000 erreal ordaintzea erabaki zuten, hari gogoraraziz organoa amaitu bitartean etengabean aritu beharko zuela lanean, aurkitutako akatsak konponduz.
1814-2-6. Herriari dirua aurreratu zioten zenbaiten beharra ikusita, batzorde bat sortzea erabaki zuten herriaren lurrak neurtu eta salneurria jartzeko, ahalik eta azkarren lurrak saldu eta herriak zorrak ordain zitzan.
1789-2-6. Kaleetako farolak zainduko zituenaren soldata erabaki zuten: urtean 70 dukat eta 10 erreal.
1768-2-6. Burdinoletarako beharrekoak izan zitezkeen zuhaitzen prezio altxatzea erabaki zuten.
1665-2-6. Santo Domingo komentuko arkuak eta torila egiteko harria ateratzeko baimena eskatu eta Azkoitiko herriaren baimena mugatua zela ikusita, berriro idaztea erabaki zuten.
1654-2-6. Herritar bereziei deitu zieten udalbatzarrera, erregeak eginiko soldadu eskaerari buruz hitz egiteko, eta bertan erabaki zuten otsailaren 10an Bidanian egingo zen batzar berezian herriaren iritzia agertzea, soldadu gehiagorik ez eskainiz erregeari.
1592-2-6. Donostiara gariarekin itsasontzi batzuk iritsi zirela jakin ondoren, mila bat anega erostea erabaki zuten.
1573-2-6. Urrestillan herri iturria bere askarekin egiteko tokia aukeratu zuten.
1480-2-6. Joanes Antxieta musikaria, Errege Katolikoen Abeslari eta Kaperau postuez jabetu zen.
1414-2-6. Parrokiko apaizen berri eta haien soldatak adierazten zituen eskritura sinatu zuten Iruñean, erretorearen eta Lope Garzia Lazkanoren artean.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago