Eguna: 5-26

  • 2021-5-26. Corrugados irekitzeko "negozio plana" aurkeztu zuela eta irekiera ez zuela guztiz baztertzen esan zuen Cristian Lay enpresak.
  • 2020-5-26. Bizikletak garbitzeko gunea jarri zuten erabilgarri Garmendikampen.
  • 2012-5-26. Azpeitiko Areto Futboleko emakumezkoen senior taldeak Gipuzkoako Liga irabazi zuen.
  • 2012-5-26. Ion Etxeberriak Erremonteko Udaberri Saria bereganatu zuen, Utergarekin bikotea osatuz, finalean OƱatz-San Miguel bikoteari 40-39 irabazita.
  • 2002-5-26. Lagun Onak futbol taldeak Hirugarren Mailarako igoera lortu zuen Asti zelaian, Zarautzi 1-2 irabazita. Tentsioa azken uneraino luzatu zen, garaipena partida amaitzeko bost minutu falta zirela Poncek sartutako golak eman baitzien Lagun Onakekoei. Dena den, igoera ez zegoen beraien esku soilik. Izan ere, Tolosa puntu beraiekin baina aurretik zuten sailkapenean, eta horiek lortutako emaitzak bazuen eragina. Gainera, Zarautz-Lagun Onak amaitu ondoren Tolosak partida berdinduta zuten eta oraindik norgehiagoka bukatzeko zegoen. Honek azkenean 1-1 egin zuten Hondarribiko taldearen aurka jokatutako partidan eta, beraz, Lagun Onak zen igoera lortu zuena.
  • 2001-5-26. Takolo baserriaren inguruan Joxe Urbieta 'Takolo' mendizalearen irudia inauguratu zuten, Diego Cruz azkoitiar artistak eginda.
  • 2001-5-26. Uztarria Kultur Koordinakundeak, Enekoitz Esnaolak idatzitako 'Joxe Takolo' biografia aurkeztu zuen. Elkartearen lehen liburua izan zen. Mendizalea izan zen Joxe Urbieta 'Takolo'.
  • 1936-5-26. Euzko Nekazarien Bazkuna elkarteko lehendakariaren gutuna jaso zuten, ekainaren 14an herrian Nekazari Eguna ospatuko zela esanez. Udalari inolako ordainketa gabe Musika Banda, zezen-plaza, Azoka plaza eta mila pezetako diru laguntza eskatu zioten eskutitz hartan. Baiezkoa eman zuen.
  • 1936-5-26. Hilerria erosteko Udalak eginiko 15.875 pezetako proposamena Gasteizko apezpikuak ontzat hartu zuela adierazi zuen alkateak. Gainera, eskriturak sinatzeko ahalmena berari ematea erabaki zuten. Ondoren jakinaraziko zuen alkateak berak hilerrian zegoen kapera ez zela sartzen erosketa horretan eta elizarena izaten jarraituko zuela. Bide bat utzi zuten bertarako, baina beste guztiei bezala zerga ezartzeko eskubidea zuten bertan hilobia emandakoan.
  • 1936-5-26. Alejandro Etxeberriak honoko eskaera zuzendu zuen, idatzian arrazoi batzuk agertu ondoren: 1: enkante publikoan alokatu zioten Guardia Zibilaren koartel zaharraren kontratua ezerezean uztea. 2: Udalak hartutako erabakia bertan behera uztea; hau da, azken hiru hilabeteetako ordainketa barkatzea. Lehen puntua ontzat hartzea erabaki zuen Udalak, baina 678'50 pezeta ordaintzea eskatuz. Berriro alokagai jartzea onartu zuen.
  • 1897-5-26. Zumarragatik Zumaiara bitarteko tranbe elektrikaren batzordeko kidea zen Azkoitiko alkatearen idatzia jaso zuten. Bertan zioenez, Iraetan eginiko bileran ez zen erabaki ikerketa lanak aurrera eramateko zenbat ordaindu beharko zuen herri bakoitzak. Batzorde horretan herriko ordezkari Klementeri eta Orbegozori ahalik eta etekin egokienak lortzen saiatzeko erregutu zieten, gaiari buruz erabakia hartzean.
  • 1835-5-26. Herriaren egoera larria ikusirik, egoera zuzenduko zuen batzorde edo Udala osatu gabe, agintaritza eskura zezaketen herritar guztiei deitu eta batzar nagusi bat egitea erabaki zuten. Hurrengo egunean bertan izango zen batzarra, goizeko hamarretan, herria ordezkatzeko udal berria edo batzordea izendatzeko.
  • 1730-5-26. Izarraizko izoztegia eta etxetxoa ikustea erabaki zuten, eginda zenbat eta egiteko zenbat gelditzen zen jakin nahirik. Beraiek egitean aurrez prestatutako itxura gorde ote zen gogoan izan zuten.
  • 1697-5-26. San Martin ospitalean obrak egin behar zirenez, bertan zeuden herriaren armak jasotzeko udaletxean gela bat egokitzea erabaki zuten.
  • 1656-5-26. Inazio Atxaran izendatu zuten herriari tokatzen zitzaizkion zazpi soldadu Tolosara eramateko. Bueltan beharreko agiria ekarriko zuen.
  • 1560-5-26. Pedro Ugarte maisuarekin eskritura sinatu zuten, Amuko zubia harrizkoa egiteko.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan